Orriak

2019(e)ko uztailaren 17(a), asteazkena

Matxitxako, asteartea. 2017-07-25. Arratsaldean. 4 parapentezale gehiagorekin hegaz egiten.

GMT ordua: 14:27-16:08



Non: Matxitxako. Siesta, bazkaldu, bazkaldu ondoko siestatxoa eta berriro matxitxakora. Hara heldu eta 4 parapente ikusi ditut airean. Orduan gogoratu dut Bakion, autobus geltokira nindoala, furnoneta baten alboan zegoen neskak, telefonoz berba egiten ari zelarik, ez dakit zer aireratze guneri buruz esaten ziharduela. Orduan pentsatu dut agian koadrilaren bat egongo zela hegaz egiteko asmoaz eta dirudienez gero halan izan da.







Laburpena:




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.479',  lehen saialdian ez da trapua erabat altzatu eta nahiz eta ni atzerantz ibili presioa mantentzeko jausi egin zait lurrera. Eta dena bildu beharren, labarretik gertuago nengoela tiratu dut bandetatik, altzatu da goraino, buelta emon, kontrolatu eta airera!

Goian, Donieneko kalan, altu-altu 4 parapente.
Ibilbidea:





Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.






Tamaina handian ikusteko sakatu hemen



Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 601 m.

Igoera max.: 2,4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Hodeien altuera: Ortzia partzialki estalita egon da eta goizean baino zonalde gehiago urdinguneekin. Soilube baino altuagoak hodeiak. Batzuk oso grisak izan dira.



Sentsazioa airean: Gustora, trantszio errazak Donieneko kalara. Han, nire ustez, ezkerreko aldean jotzen zuen haizeak eta betiko moduen altuera lortzen joan naz, beti ere besteak baino bajuago geratute. Besteek Bakioko badia pasatzea zeukaten helburua eta behin ba berriz saiatzen ibili dira. Hegaldiaren amaierako lortu dutela iruditu zait. Behin be ez dira farorantz jo; nik jotzen nuen aldera. Hiru aldiz egin dut zirkuitoan eta lurrera joan naiz.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.452', betiko landan, landaren gainean altuera galduz. Zutik lureeratu naiz, baina izterrek ez didate eutsi eta jauzi naz; hain nengoen nekatute!

Biltzen nengoela eguzki-printzeek argiztatu dute hegalaren tela eta zuriak zuritasun sarkor eta hotz bat hartu du; poz eta pake sinpleak eta bete egin nau; zelako ondo!!!

2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

Matxitxako, astelehena. Maiatza. 2018-05-28.

GMT ordua: 15:01-16:11



Non: Matxitxako. 







Laburpena:




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.822' W2° 45.480', haizea ahula izan da eta ez zen satzen aireratze gunean. Horregatik korrika aurrerantz atera naiz. Labarrera heldu baino lehen airean nengoen eta "varioak" jada kantatzen egoan. Astzendentzia une oro.


Ibilbidea:


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.






Tamaina handian ikusteko sakatu hemen



Altuerak: 






Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 484 m.

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.



Sentsazioa airean: Hodeiak oso baju, 480 m-tan. Astzendentzia oso atsegina, pena hodeiak baju zeudela. Dena oso ondo. Donienera pasatu naiz zenbail aldiz eta Donieneren gainetik eta Aketxen gainetik pasatu naz ere. Ume piloa zeuden agurtzen behetik; jende asko Donienera, kanpai hotsak eta guzti. Arratsalde gozoa izan da. Argazki batzuek atera ditut eta une horretan hodeian sartu naiz gura barik, zelularra ateratzen eta nenbilela preokupatute.

Lurreratzea: N43° 26.803' W2° 45.455', problema barik oso ondo, betiko moduen. Piloa atera behar izan naz altuera galtzeko.