Orriak

2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena

Matxitxakon. Bermeora joan nahi ... baina tralalai. 2016-03-23.

GMT ordua: 15:39-16:41

Non: Matxitxakon.
Atzoko eguratsa baino hagitzez argiago gaurkoa, baina urrun niri gustatzen zaidan urdin elektrikotik. Bazkaldu, siesta hartu eta hegaz egitera joan. Gehiago eska liteke?



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 




   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Labarrarekiko ezin perpendikularagoa izan da haizea. Itsasoan ikusten ziren olatutxoak apurtzen, alta nik banekien hori eguerdiko haize gogorragoaren oroitzapena baino ez zela. Haizea sartzen zen pixkat aireratze-gunean eta hari bizkarra ematen altzatu dut hegala, balaztak esku banatan eta aurreko bi banda esku batean. Ondo eta suabe altzatu dut eta erraza egin zait maniobra. Bedarrak ez nau trabatu eta lehenengoan atera naiz. 
Aireratu ta pentsatu dut, "gaur egun aproposa Bermeoko kanposantu alboko landara lurreratzera joateko. 550 m-ko altuera besterik ez dut behar; ea ba!"
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 555 m.

Igoera max.: 2,2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hotza bai baina ez atzoko beste hotzik. Eta eguratsa garbiago gaur atzo baino. Hodeirik apenas; kumulus humilis motako batzuk. Eta eguzkia mendebaldetik arpegia epeltzen. Haizea ondo bideratuta zegoen eta errez lortzen zen altuera. Beste gauza bat zan 500 m-tik gora igotzea. 
Batez ere aireratze gunetik ezkerretako aldean mugitu naiz. Buruan izan dut lurreratzea Bermeoko kanposantu alboko landa eta 500 m-tik gora une batez egon naizenean agertu da hegotik helikoptero bat, Gabiota plataformara zihoala. Eta aztoratu naiz, zalantza izan dut, altuera galdu eta erabaki dut kotxearen alboan lurreratzea. Itsasoaren gainean ibili naiz altuera galtzen eta bueltatzeko ibilbidea belarriak jarrita egin dut. Buelta horretan baso erreari erreparatu diot eta zauritu bezala sentitu dut; pena ematen du harritxar biluzien ikuskizunak; ez iratxerik, ez ote zuririk. 

Lurreratzea: N43° 26.793' W2° 45.488'. Altuera galtzeko belarriak jarrita ibili naiz tarte batean. Gero lurreratzeko landaren gainean jarri naizenean altuera ez nuen galtzen eta hor ibili naiz zortzi itxiak egiten. Azkenean errotorraren altueran nengoela mendebaldera jo dut, ez haizea handik zetorrelako baizik eta landa norabide horretan luzatzen delako. Oso ondo hartu dut lur.
Eta basoan iratxerik ikusten ez bazen ere lurreratzeko landan bazen bat; Iratxe izeneko neskato bat, txupetea ahoan eta hala eta guztiz ere berba-jario. Bere abentura kontatu dit, zelan jauzi den lurrera eta zelan altzatu ere minik hartu barik eta niri begira ibili dela ... . Musu gozoa eman dit bere aitak (kezkatuta endredurik egin ez zezan) konbentzitu duenean alde egin behar zutela. 
Beno, ez naiz Bermeon lurreratu desisatzen nuen bezala baina horren ordez Iratxe bermeotar txikitxo ta berritsuaren musua jaso dut. Zeozer gehiago eska liteke? Gaur ez!!!

2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Matxitxakon udaberria. Urteko lehena. 16-03-22

GMT ordua: 10:45-11:15

Non: Matxitxakon.
Udaberriko goiz lainotsua izan da. Tolomet appak datu onak eman ditu eta urteko lehen hegalaldia egiteagatik irrikan nengoela Matxitxakora joan naiz!



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 




   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haize hotza eta ahul sartzen zen. Aurrez aurrez zetorren. Patxada handiz ibili naiz, erropa mordoa jantzita, ez nuen airatu baino lehen izerditan hasi. Aurreruntz korrika egiten atera naiz. Ondo, eskumako aldea aurreratu zait eta zuzendu dut. Haizeak ez zuen indar handirik eta labarrera hurbiltzean hasi naiz sentitzen goranzko bultzada. Lehemengoan atera naiz. Airean, zelako hotza!

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 



Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 488 m.

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hotza. Eguratsa ez zegoen garden. Goian hodeiak, eboluzioako bertikalekoak baina ez oso deigarriak. Ortzea ez da ikusi inoiz urdina. Villano aldetik behelainoa zegoela zirudien. Alta haizea 330ºko norabidetik zetorren eta ez zen Matxitxara helduko.
Altuera erraztasunez mantentzen zen, labarrera gerturatu eta barioak kantatzen hasten zen. Aireratu bezain pronto azeleradorea probatu dut, belarriak eta buelta pare bat egin dut dena egon behar zen lekuan zegoela konprobatzeko. Jatagaina hodeirik gabe zegoen baina airea ez zegoen bat ere gardena. Ezkerretara jo dut eta Doniekeko kalara pasatu naiz. Han lortu dut altuera handiena. Une batez Bakiora joatea pasatu zait burutik baina, udako autobusik ez eta ... ez nau animatu ideidak. Hotza izugarria izan da. Donieneko kalatik zuzenean itzuli naiz aireratze gunera, lerro zuzenean eta gero altuera galtzeko farora joan naiz. Lurreratzeko ideiaz eta altuera berriro ez irabazteko asmoz belarriak jarri ditut; belarri kontrolatuak, ez haizeak astintzen dituen horietakoak. Lurreratzen gunera heldu naiz oso altuera egokiaz.

Lurreratzea: N43° 26.793' W2° 45.488'. Labarrarekiko perpendikularrean haizea zetorrenez hurbiltzea ipar aldera egin behar izan dut; ez ipar mendebalderantz. Errotor txikia sentitu dut eta oso kontrolatuak mantendu ditut balaztak, azken uneko sorpresarik ez izateko. Ondo lurreratu naiz. Kotxetik gertu. 

Plegatzen nengoela, ama, alaba eta seme txikiaz osatutako familia batekin elkarrizketa sinpatikoa izan dut. Alabari guai iruditu zaio eta semeak aitortu du 20 urterekin, bere arrebak bezala, berak ere egingo duela parapente. Gero alde egin dute; faroraino joan nahi baitzuten. Elkarrizketan nolabait elkarrekin topatuko garela hemendik 20 urtera argi geratu da; amak kenduta beste biak nirekin batera egingo dute hegaz paraje horietan eta.
Ordurarte ... ondo ibili, hirukote sinpatiko hori!