Orriak

2014(e)ko uztailaren 29(a), asteartea

Matxitxakon. 2014-07-29an. Goizeko lan gozoak bukatuta oporretako lehen hegaldia.

GMT ordua: 13:09-13:56

Non: Matxitxako.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 


Aireratzea: N43 26.822 W2 45.481, 209 m.ko altueran (gutxi gora behera). Haizea 335ºtik zetorren; oso ondo bideratuta labarrarekiko perpendikularrean. Haizearen abidura txikia eta noiz behinka sartzen zen lurraren mailean. Haizerai atzea emanda altzatu dut parapentea, erraz-erraz, egonkor, kontrol ona mantenduz. Aurreratu naiz labarrerantz eta aszendentzia handia ez zegoela segituan nabaritu dot. Labarrera heldu orduko 1,5 m-ko altuera neukan jada. Azeleragailua atera, ondo jarri aulkian eta hegaz egitera!!!! 


Ibilbidea: 
 Ibilbidea



Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:


Altuera max.: 519 m

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Behin airean igoera oso potentea ez zela azkar nabaritu dut. Aireratze guneraen aurretik zenbait buelta eman ditut altuera gutxinaka, oso gutxinaka irabaziz. Igoera modu bastante uniformean izan da kasi 500 m-ra heldu arte. Gero hor nonbait egon naiz, altuera mantendu nahiean.
Gastelugatxeko kalara Ermuko lepoko gain-gainetik, oso gainetik pasatu naiz, haizebeko aldetik eta saiatu naiz hodeien aszendentzia aprobetxatzen baina ez dut gauza handirik atera. 500 m-ko altuera horretatik ezin izan dut igo. Burutik pasatu zait une batean institutuaren alboko landan lurreratzea baina egon dena labarreko dinamika izan da eta ez dut nabaritu hodeien pasatzea; beraz hantxe geratu naiz; intitutaren aboan lurreratzearen ideia baztertuta.
Bi hil hegaz egin barik eman dut eta gozoa izan da rentrée. Goian nengoela enara batzuk izan ditut haize lagun. Nitaz txuliatzen egon dira; pikatuak, igoera bertikalak, pasada arinak, denetarik egin dute nire aurrean, atzean, behean eta goian. Ez naute akuiatu eta dagokidan estilo patxadatsuan egitu dut amaieraraino. 

Ortzea:  Kumulu zuri-zuriak zeru-ganga urdin-urdinaren pean. Hodeiak Oiz gainetik pasatzen ziren, beraz 1000 m-tik gora. Urrunekoek oinarri laua zeukatela iruditu baina nire gainetik pasatu direnei ez dotset holakorik hauteman.

Lurreratzea: Une batean iruditu zait altuera galtzen nindoala progresiboki eta hurbildu naiz lurreratze-gunera. Bedarra moztu berria gozada izan da. Eskuetan balaztak bi buelta emonda altuera galtzeko azken maniobra irmoak oso ondo atera zaizkit eta azken momentuan parapenteari ibiltzen utzi diot; dotore hartu dut lurra; espero gainoago!!! kar kar.
Betiko landan. Tolestatzeko jarri behar nintzela nabaritu dut landako beste muturretik aita bat eta bi ume txiki, 5, 7 urtekoak, gerturatu dira kuriositatez. Aitak gazteleraz agurtu eta galderak egin dizkit. Gero semeei ingelerara itzultzen zizkien. Ez ikutu ahal zen, aulkia pisutsua zen ala ez, parapentea berria edo zaharra zen,  eta ... holakoak. Han egon gara 5-6 minutuan berbaiten eta irriak elkarri eskaintzen. Azkenean eurek "bye-bye"  eta nik "bai-bai" agurtzeko (internazioanala, zer da ba gurea!).

 N43 26.799 W2 45.460, 222 m-ko altueran.

2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Matxitxakon. 2014-05-30ean. Siesta eta gero. Lunbagoa berriro! Mikrohegaldia.

GMT ordua: 16:42-16:52

Non: Matxitxako.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 

Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 197 m.ko altueran. Haizea 280ºtik zetorren. Pixkat ezkerretik. Ohi denez Haizea behearen gainean ez zegoen goragoa bai. Aurrerantz korrika egiten atera naz. Lehenengoan, espero baino errazagoa izan da. Izan ere kotxetik parapentea ateratzean sentitu dot bizkarrean lunbago-puntua. Gero puntu izatetik puntu eta marra bihurtu da eta aireratzeko momentuan marra lodia zen (katxis!!!). Dena prest nengoenez aurrera egin dot mina gehiagora joango ez zelakoan.  



Ibilbidea: 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:


Altuera max.: 295 m

Igoera max.: 3 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Siestatik altzatu, lehiotik begiratu eta goizean ez bezala ortzian kumulu potoloak eta ostartea urdin urdinak. Euakalmetekoa kontsultatu eta haize egokia, 20 km/h-koa, norabidea erabilgarria!!!! Kotxea hartu eta Matxitxakora!!! Ordu erditik hiru ordu laurdenera espero nuen egotea hegan. Kontua izan da kotxetik parapentea ateratzean bizkarrean gerriko mina agertu zait (berriro!!). "Ez da ezer izango, berotuko naz eta pasatuko da"; ez dut asmatu. Hasieran morse modukoa izan da: puntu, puntu, puntu baina gero ta marra, marra, marra bilakatuda. Zalantzan egon naz, ireten ez irten. Dena prest neukanez haieratu naiz eta erraz igo zitekeela konprobatu dot. Kumulu potoloak zetozen, benetan handiak; batzuk dorre itzura beldurgarria zuten; beharrik urrun zeuden une horretan. Hodei bati hurbildu eta +3 bat markatu du barioa. Urrundu naz aszendentzietatik eta itsas alderatu naiz. Ez-erosoa nengoen nire atzekaldeko "telegrama" gogaikarria. Justu, hodeien oinarria non zeuden konprobatu eta lurreratzera joan naiz. 

Ortzea:  Hodeiak baju zeuden. Jata mendia estalita zegoen eta Oiz baita ere. Beraz 600 m-tik behera zegoen hodeitza. Kumuluak izan dira, eta aszedentzia zeukaten. Ostarte zabalak ere bazeuden eta altuera galtzeko arazorik ez da egon. 

Lurreratzea: Labarretik asko urrundu naiz altuera galtzeko eta 220 m-ko altuera ia konstantean itzuli naiz. Azken momentuan belarriak jarri ditut altuera ez irabazteko eta lurreratzeko landara sartu naiz.
Ondo, betiko landan. Parapenteari utzi nion ibiltzen eta suabea hartu dut.
Berriro lurrean, 10 min-ko hegalaldi eskasa eta atzekaldeko morseak alamena emoten. 
Oraingo honetan landako belarra ondo moztuta egon da. Parapentea tolestatzen ari nitzela, gerria gauza bera egiteko beldurrez, barne abots batek esan dost: "ibuprofeno, ibuprofeno". Irribarrea atera zait. 
 N43 26.801 W2 45.430, 217 m-ko altueran.

2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

Matxitxakoa. Antizikloia hurbiltzen ari zela.2014/05/13 17:57 Arratsaldean.

GMT ordua: 15:57-17:07

Non: Matxitxako.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena:

Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 197 m.ko altueran. Haizea goitik sartzen zen baina behean gutxiago. Hiru sailadi egin behar izan nuen. Lehenengo bietan ez zen parapenetea bertikalera heldu. Haize gutxik ez zuen laguntzen. Hirugarrenean bai eta lehenago eskumako planoa eta gero ezkerrekoa plegatu zitzaizkidan baina erdiko partea ondo mantentzen zen goian eta ponpatuta mantendu nuen kanpaia goian. Irten bezain pronto aszendentzia problemarik ez zegoela nabaritu nuen. Oso ondo.  



Ibilbidea: 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 571 m

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Haizea aurrez aurre zetorren labarrarekiko eta Donieneko kalara pasatzeak erraza zirudien. Hala zen; altuera erraz lortu eta Ermuko lepoa baju geratzen zen; beraz, ez zegoen inolako problemarik Donieneko kalara pasatzeko. Hodeiek aszendentzia zekarten eta ez zegoen mogimentu handirik. Hegalaldi barea izan zen.
Etxetik Matxitxakora nindoala Mundaka partetik igarotzean Antzora gainean parapente bi ikusi nuen. Altura potita zeukaten; iparrari begira zeuden. Kotxea martxan eta ez nien ondo erreparatu zer egiten zuten; igo, biratu edo zer, baina inbidia puntua eman zidatzen. Horrek berretsi zidan baldintza egokiak zirela hegalaldi gozo eta atsegina izateko. Eta halan izan zen. Bi aldiz pasatu nintzen Donieneko kalara eta Matxitxako farotik ere.
Burgoako antena aurretik eta goitik ibili nintzen batean tendaldia izan nuen Bermeoko aldera joateko, haizea poparean, eta kanpo santuko alboko landan lurreatu; baina gero kotxearen bila joan beharrak eta hurrego eguna lan-eguna izateak burutik kendu zidaten ideia. Erraza izan zitekeen!!! 
Goian hotza nabaritu nuen eskuetan eta ordutxoa eginda lurreratzea erabaki nuen. Altuera galtzen nuen bitartean azken begiradak Villano irlarantz eta Ogoñoraz. Begiak bete irudiz eta argiz jo nuen lurreratzera.

Ortzea:  Hodeiak Oiz aldean eta gailurraren gainetik zihoazen, eta Solube eta Jatatik ere baina hantxe, labarrean, bajuago zetozen, nire irudiko. Kumuluak ziren, urrundik batzuk forma piramidala zeukaten eta nabaritzen zen aszendentzia zeukatela. Batzuen azpitik ibili nintzen eta tentazioa izan nuen Bermeo aldeara joateko. Hodeien artean zerua urdin garbia. Ederra!

Lurreratzea: Belarriak jarrita jo nuen lurreratzeko gunera. Ondo, betiko landan. Parapenteari utzi nion ibiltzen eta dotore hartu nuen. 
Landako belar luzeak ia-ia erabat estalita, parapentea tolestatzen ari nitzela gogora etorri zitzaizkidan Jesus (nire lehenengo hegaz monitorea), Juan SinMiedo eta Carlos: Itzela da hegaz egitea. N43 26.798 W2 45.455, 214 m-ko altueran.

Hurrengo hegalaldia gero eta gertuago!!