Non: Orduñan.
Aparkalekuan hondino nengoela hiru parapentero heldu dira. Ni baino arinago ibili direnez aireratze gunera heldu naizenerako prest zeuden hegaz egiteko. Hiruetako bat monitorea zen eta beste bat ikaslea. Neuk lasaitasunez hartu dut dena prestatzea; aparkalekutik aireratze gunerainoko aldapak ehota uzten baitnau.
Han nengoela delta hegalzale batzuk agertu dira. Haien artean Fran ezagutu dut. Ni bezala dagoela esan dit; jubilatuta dagoela alegia! Inbidiagarria hartu duen erabakia; gutxi gastatu eta bizitzaz gehiago gozatu! Bejondeiola!! Aspaldiko Michel be ezagutu dut eta kurtso bukaeraren gaineko elkarrizketatxoa izan dugu.
Agurrak eta desio onak partekatuta abiatu naz irteteko.
Zelako traketsa ibili naizen!! Dedio!! Eta ez bakarrik parapentea altzatzean! GPS-a bateria barik! Enfin!
Hirugarrenean edo fundamentuz altzatu dut hegala eta nire buruari prometitu diot "campa" egin behar dudala.

Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 12:20 | 4,8 | 19 | 16,9 | 4,5 | 17 | 15,0 | 30,5 | 69 | 0,0 |
| 12:30 | 8,2 | 10 | 16,9 | 3,3 | 24 | 14,9 | 30,8 | 68 | 0,0 |
| 12:40 | 6,3 | 29 | 17,3 | 5,1 | 33 | 15,1 | 31,5 | 67 | 0,0 |
| 12:50 | 12,9 | 9 | 19,8 | 4,2 | 19 | 15,4 | 31,5 | 66 | 0,0 |
| 13:00 | 9,7 | 14 | 20,1 | 3,9 | 17 | 15,3 | 31,7 | 66 | 0,0 |
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Goian esan bezala ez naiz fin ibili atzatzen, baina hirugarrenean, azkenean altzatu dut.
Sentsazioa airean: Termikoa zegoen. Batzutan gora eta beste batzutan behera. Une batez pentsatu dut hegalaldi luzea izango nuela. Atera eta aireratze gunetik ezkerretara dauden haitz biluztuetara jo dut. Zeozer biratu dut eta alturatxoa hartu. Gero errepideko kurben gainean ere ibili naiz. Baina altuera handiena aireratze gunetik eskumatara dagoen labarrean lortu dut, errepideak bi kurba itxi egiten dituen bertikalean. Hori izan da dena; lekua altzatzeagatik eta Birgina aldera joateko ilusioaz (duela gutxi maiatzaren 13a izan da ta), berriro hasierako zonaldera jo dut; aireratze gunetik ezkerreko aldera. Hor nengoela ikusi dut zela iretetzen zen lehen delta hegala. Orduan labarretik separatu naiz pentsatuz erraz lortuko nuen berriro altuera behar izanez gero. Baina kia! ez nik ez delta hegala biok potu egin dugu. Altuera gero eta txikiagoa eta errepideko kurben gainean ibili naiz, arrakasta barik. Kortaren gainera be jo dut baina, han ez termikarik ez kiratsik; ezereza baino ez. Eta lurreratzera erabaki dut
Bildu dut dena; behean ez zegoen inor eta kotxia goian zegoenez autoestopa egitera joan naiz.
Tobalinako batek hartu nau, super majua tipoa. Gorbea igo nahi izatetik zetorren. Ez du lortu bideaz erratu delako. Bideak denetarako balio izan du: egunen batean biplaza bat egingo duela ..., Portugal leku interesgarria dela ezagutzeko ..., udaberriko espektakulua bizigarria dela ..., herri txikikoak ginela ta ..., benetan atsegina izan da gizon gaztea. Goian utzi nau eta elkarri hoberena opa diogu.
Altuera max.: 1160 m.
Igoera max.: 3,6 m/s
Etxerako bidean San Kristobalen gelditu naiz; parapentea hartu eta areatzara joan naiz. Eta hor heman dut ordu erdi bat "campa" egiten. Zelako izerdiak!! Ene!!! karkar