Orriak

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Matxitxako. 2013-09-19an. Bazkaldu ondoan. Eta haizea gurutzatua.

GMT ordua: 17:00-17:05
Non: Matxitxako.


Ver mapa más grande


Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

15:0021,125729,62,5718,71010,0455
15:1020,226127,93,0918,71010,0414












Laburpena:





Aireratzea: N43 26.821 W2 45.477, 207 m.ko altueran. Lehenengo sailadian kale eginda; oso haizean egon da, lar, ez nuen pentsatzen hain gurutzatua zegoenik. Haizebean zegoela argi nabaritu dot bigarren saialdian; parapentean altzatu korrika eginez eta oteak igurtziz aireratu naiz. Segituan hasi naz altuera galtzen; haizea norabide horretatik, 260º, datorrenean ezin da aireratze gune hori erabili!!! Ikasi, Fran, ikasi!!! 




Ibilbidea: Argi ikusten da haizea gurutzatuta zegoela


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: Argi ikusten da irten bezain pronto beherantza egin dudala: haizebean nengoen!!!!(ikasikook')






Abiadurak:

Altuerak eta abiadurak:



Hegalaldiaren datu guztiak: Sakatu hemen


Altuera max.: 223 m

Igoera max.: ? m/s 

Sentsazioa airean: Haizearen abiadura nahiz eta egokia izan argi geratu zait oso gurutzatuta neukala eta aireratze gunea eta lurreratze gunea haizebean neuzkala. Beraz ez dot denborarik galdu, bi pasada egin dot eta altuera izan dudanean lur hartzeko lurreratu naiz; problema berezirik gabe. 
Norabide horretatik datorrenean edo faro alboko landa txikitik irten eta lurreratu egiten naiz edo ez dago hegalaladirik, gogo potoloa izan arren.

Ortzea:  Itsas aldean urdina, hodei gutxi lehorrean, justuki eguerdian garbitu de dena ta.

Lurreratzea: Jakin dot haizebean zegoela lurreratzeko lekua eta argi ibili naiz. Ondo atera da maniobra, dotore. Lurreratze gunean( N43 26.799 W2 45.431; altuera 215 m).


2013(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

Matxitxako. 2013-09-10eko arratsaldean

GMT ordua: 16:36-17:31
Non: Matxitxako, Gaztelugatxeko Doniene, Bakio.


Ver mapa más grande


Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

16:3019,934322,91,4416,01030,0113
16:4018,834322,92,2815,91030,0143
16:5020,634324,01,4615,91030,0168
17:0020,734126,13,6516,21020,0139
17:1023,134130,01,9616,11020,0123
17:2025,734729,31,8416,01020,082
17:3025,135328,91,8615,81020,041
17:4025,035232,52,1715,61020,023


Etxetik irtetean jartzen ari zen ondo haizea, bai intentsitatez bai norabidez. Norabide horrekin Bakiora joatea erraza da eta. Aspaldian Bakioko hondartzan lurreratu barik nengoen eta gogoa neukan.

.

Aireratzea: N43 26.821 W2 45.477, 207 m.ko altueran. Lehenengo sailadian eta korrika altzatu behar izan dut. Haizea ez da ondo sartzen aireratze gunean eta.
Bezperan saiatu nintzen irteten baina ezin izan nuen ezer egin, bedarra moztuta egoan eta hondarrak bildu barik. Ondorioa: eten gabe korapilatzen ziren kordinoak adartxoekin

Airean kumuloak ikusten ziren, oso golosoak!!


Laburpena.




Ibilbidea: 





Google Earth-en ikusteko sakatu hemen edo irudian bertan. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak:



Abiadurak:



Abiadurak eta altuerak batera.


Hegalaldiaren datu guztiak: Sakatu hemen


Altuera max.: 604 m

Igoera max.: 2 m/s 

Sentsazioa airean: Haizea aurrez aurre egon zen labarrarekiko, beraz oso atsegina. Erraza zen Gaztelugatxeko aldera pasatzea, Ermuko errotorra ez baitzegoen.
Aszendentziak errazak hodeien azpian eta labarrean. 
&00 m-ko altuera harrapatu eta Bakiorantza joan naz. Problema barik Bakioz beste aldeko labarrera heltzeko. Hantxe buelta batzuk eta Bakioko hondartzara.
Une horretan haizea hasi zen gogortzen.
Hondartza ondoko bi etxe altuenetan "ladera" egiten zen. Marea nahikoa altu zegoen eta surfero mordoa uretan.
Lurreratzea ondo, arean, suabe suabe, Sopelako garaiak gogoratzen. .

Ortzea:  Kumuloak egon dira denbora guztian, kumulo politak eta ostarteak, gozada bat, egia esan. Hodeien oinarriaren altuera 700 m-ko altueran (?). 

Lurreratzea: Bakioko hondartzan, ikurrinek markatzen zuten haizearen noranzkoa. Lurreratzeko hondartza aurreko etxeetatik separatu behar izan naiz, ladera baitzegoen eta. Lurreratze gunea( N43 25.816 W2 48.227; altuera 1 m).

Autobusez bueltatzea pentsatzen nuen baina Bizkaibusek nahastu ninduen: Bi iragarki taulatan (bata bestetik 3 m-ra) bi ordutegi diferente. Batean zerbitzua 20:45 arte zen eta bestean 18:45 arte. Dena bildu dudanean 20:00 zirenez eta Bizkaibusez fidatzen ez nintzenez autostop egiten jarri naiz. Eta 2.ean, barregure emoten duten zigarrotxo horietako bat eskuan zuela tipo ezin majoago batek kotxea gelditu eta elkarrizketa atsegina emoteaz gain nire kotxeraino eraman nau. Hau da hau bizimodue!!! Eta ez dadila inoiz buka!!!