Orriak

2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea

Matxitxako. Denboraldi berria. Parapente berria. Igandea. 2017-04-02.

GMT ordua: 14:17-15:30

Non: Matxitxakon.
Gaur Bali II (M) bela eta deboraldia estrenatu ditut. Goizean txaparradak izan dira eta eguerdi aldera eguzkia atera da. Gaur Sukarrietan ekitaldi bat egon da San Antonioko hondartzan paraje hori Sukarrieta udala dela aldarrikatzen. Sandaliak eta oinak txaparradak bustita, jakin dut eguerdi aldera etxerantza nentorrela. Une horretan ezin nuen imajinatu ere arratsaldean haizea baretu eta ortzia urdinduko zela. Baina udaberri estrenatu berria hala da eta sorpresa ezin ederragoa eman dit.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): Justu joan baino lehen euskalmetek utzi dio publikatzeari eta ez dot jakin zehatz mehatz zer habiadura zegoen. Aireratze gunera heltzean ikusi ditut itsasoko ur-azalean zurigune batzuk, baina interpretatu dut beherantza zetorrela indarra eta trepetak atera egin ditut segituan aireratzeko.

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena:
  

Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.479', betiko moduan. Bedarra hasita baina ez oso altua. Haizea boladaka zetorrenez erabaki dut lehenengo saialdian aurrerantz altzatzea, bolada ahula zegoenean. Altzatu dut baina ez dut kontrolatu eta eskumatara erori zait hegala. Dena bildu, berriro zabaldu eta bigarren saialdian haizeari bizkarra ematen atera dut. Ondo kontrolatu dut eta uste baino lehen airean nengoen. Zelako poza!!



Ibilbidea:


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.





Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 485 m.

Igoera max.: 2,4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Areratu bezain pronto konturatu naiz azeleradoreko mutur bat desengantzatu dela. Eskunarruak kendu eta berriro engantxatu dut. Segituan probatu ditut eta sentsazioa izan dut abiadura asko arindu dela. Behin da berriz probatu dut parapentea azeleratuta eta oso establea iruditu zait.
Hegaldia izan da Donieneko kalara pasatzea eta handik beste aldeko labarrera heltzea. Bakio eskura egon da baina bueltarako sopitas eskatu beharko nuenez erabaki dut betiko lekuan lurreratzea.
Gustora sentitu naiz.


Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. 235 m-ko altueraz sartu naiz, oso altu, eta 30 m horiek galtzeko hor egon naz tarte luzetzo bat. Belarriak jarriz, kenduz, wingover txikiak eginz eta abar. Pazientzia izan dut eta ez naiz berriro labarrera atera altuera galtzeko. Denbora kontua izan behar zen eta halan izan da. Zutik lurreratu naz, bedarra moztu berria zegoen gune batean.
Han bildu dut.
Hasi da udaberriko egaldi-aldia!! Zelako ondo.

Orduña. Astelehena. Denboraldiko azken hegaldia. 2016-10-10

 GMT ordua: 12:18 - 13:18


Ez nuen idatzi segituan eta ahaztuta daukal hegaldia. Datuak besterik ez ditut.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


   

Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 1039 m.

Igoera max.: ? m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean:





Lurreratzea: N42° 58.685' W3° 01.045'.