Orriak

2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

Matxitxako. 15-09-18. Arratsaldean. Eskasito eskasito.

GMT ordua: 16:31-16:53

Non: Matxitxakon.





Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Laburpena: 
   



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'' . Ez dut gogoratzen baina datuak ikusita haizea ezkerretik etorriko zen.


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 317 m.

Igoera max.: ?? m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Ez dut gogoratzen ezer. Segituan ez idazteagatiko desabantaila.

Lurreratzea: N43° 26.892' W2° 45.424''.

Seguru asko monoa kenduko nuen. Baina ez dut gogoratzen!!! Katxis!!

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Orduñan. Martitzena. Filik filigranak egiten besteok beherantz. 2015-09-08.

GMT ordua: 14:40-14:55

Non: Orduñan.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 
  



Agurrak eta egun onak: 
Aireratze gunean izan zen (orain idazten dudala ez dut ondo gogoratzen). Zain geunden goian haizea sartzeko. Ahul eta tarteka sartzen zen haizea. Han geundela Fili agertu zen, energetikoa eta presaka. Lana egin behar zuela eta gutxienez deszensua egin nahi zuela. Aurrerantz saiatu zen irteten eta bigarrenean lortu zuen. Guztiok geunden konbentzituta gutxi iraunduko zuela airean. Ba oker geunden, zegoen apurra aprobetxatu zuen eta habilidade pilo bategaz  zeroak biratu zituen eten gabe, eta amaieran gora igo zen eta Virginara heldu zen. Beste guztiok aluzinatuta geratu ginen. Hori ikusita hasi ginen irteten baina oro har bereala bukatu genuen lurreratzen.

Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467' . Guztiak atera eta gero lasaitasun osoz aireratu nintzen haize bolada bat aprobetxatuz.


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 918 m, irtetean!!!! :(

Igoera max.: 0 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Ez nuela ezer arrapatzen eta behera nindoala erremediorik gabe.

Lurreratzea: N42° 58.700' W3° 01.008'. Ez penarik ez aintzarik!!!

Geroago ikasleak etorri ziren eta Filigaz igo nintzen gora, nik kotxea errekuperatzen eta berak ikasleak gidatzera. Gerotxoago haizetxua sartu zen eta hegaz egin zuten. Dinamikan oso ondo. Ni saiatu be ez nintzen egin. Koadrila guztia agurtuta eta egun hobeak izango nituelakoan etxerako bidea hartu nuen.

2015(e)ko irailaren 6(a), igandea

Orduñan. Igande eguerdian. Kumuluak eta termika. 2015-09-06.

GMT ordua: 11:14-12:18

Non: Orduñan.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 
  


Agurrak eta egun onak: Lurreratze gunetik pasatzean Mikelo eta zenbait ikasle. Agian Jose (Mendabiakoa), Jose (Arnedokoa) eta Juanjo (Asturiasekoa). Alberto autoestop egite ari zela esan dit Mikelo, gora igotzeko. Errepidera joan naizenean ez dut ikusi eta bakarrik igo naiz. Goiko aparkamendutik aireratze gunerako bidean Idoiak eta Gonzalok harrapatu naute. Idoia errekonozitu dut baina Gonzalo ez; musurik inoiz emoten ez didalako, Idoiak ez bezala. Hori esan diot eta barre egin du. Aireratze gunean ikusiko ginela agurtu ditut. Aireratze gunean, Cristian, Gonzalo, Idoia, Jose eta bikote bat, zonalde honetakoak ez zirenak, biplaza bat egiteko. Guztiak irten direnean hasi naiz ni prestakekta egiten, arnasa berreskuratuta, jakina!!

Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467' Zalantzati egon naiz. Haizea ez zen handia eta erabiki dut A banda biak tiratuz altzatzea. Ez dut ondo altzatu eta bigarren aldian banda bakar batetik tiratuz altzatu dut eta airera.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 1261 m

Igoera max.: 4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Kumuloak eta ostarteak oso politak. Haize metereologiko handirik ez zegoen. Hodein azpian termika zegoen. Ezker aldera jo dut eta biratu dut termika bat. Saiatu naiz Birjinera joaten baina gerturatu naizenean hasi naiz altuera galtzen eta itzuli naz. Bidean termika bat harrapatu dut eta oso altu jarri naiz. Termikak ez ziren suabeak eta erraz hartzen zen altueratxoa. Gero Ruben begiratokiaren aldera jo dut eta han be harrapatu dut termika eta biratu dut. Nahiko mugitua zegoen baina kontrolagarria. Zabaldu naiz bailarara hodeien bila. Une batez partekatu dut termika bat sai bategaz. Harek jakin du noiz laga termika, ni beranduago utzi dut eta jada ez zuen tiratzen. Jo dut lurreratzeko aldera eta bidean altuera galdu dut. Lurraren gainetik 150 m-ra nengoela (450 m) harrapatu dut bat eta ez dut askatu 790 m gorago heldu arte; 1240 altueran (orotara 20 bat bira, birako 40 m!!). Termika horretan beheko aldean biratzen mantentzea ez zen erraza, gero, zenbat eta gorago egon hainbat eta suabeagoak egin ditut birak. Halan eta guztiz ere gauzie ez zihoan gozo; adi egon behar zen; eta horrek burua nekatzen du. Karkar. Goian hotz, Mikelen arabera sentsazio termiko 6ºkoa zen.
Altueratxar horrekin jo dut Orduna hirirantz; aspaldian egon barik nengoen eta. Bidean aszendentziak izan ditut baina saiatu ez naiz egin biratzen. Oso zuzen joan naiz. Ordunaren gainean 900 m-ko altuera neukan; han bira pare bat emon eta lurreratze gunera jo dut.
Hara heldu naizenean hondino 300 m galdu behar nuen (600 m-ko altuera neukan eta). Une horietan lurreratze guneko mangak hego-mendebadetik markatzen zuen eta lurra hartu dudanean mendebalderantz hartu dut; dotore!! kar kar. Lurra ikutu eta zelako beroa!!!

Lurreratzea: N42° 58.700' W3° 01.008'. Mendebaldetik markatzen zuen une horretan mangak eta suabe zegoen haizea. Termikoa zegoelako seinalea. Arropa kentzen ari nintzela etorri zait Gregorio. Konparatu nahi zituen bere parepenteko hariak nirearekin baina, tamalez modeloak diferenteak ziren. Astiro astiro intxaurrondoetara joan naiz eta han topatu dut Juanjo (astur), Idoia, Jose, Monika eta Gonzalo. Juanjok kontatu dizkit azken nobedadeak paramotorrean eta horretan geundela Josek eskaini du bere burua gora igotzeko. Niretzat lekua zeoenez haiekin igo naiz. Bidean Monikak, nik eskatuta, kontatu du zelan irabazi zuen Espainako Acro txapelketa; harrigarriak egiten dituzten maniobrak! Zoriondu dut eta kasi aldi berean gora heldu gara. Kotxea hartu eta behera. Dena astiro pasatzen zela iruditzen zitzaidan eta irriparrea ezin nuen arpegitik kendu.
Berriro lurreratze gunean parapentea bildu Juanjo (astur) eta Mikelo eta Jose-ak agurtu eta etxerantz. UUUUUUUUUUAAAAAAAAAAAAAAAAAaaaaaaaaaaaaaaaaaa!! Zelako poza!!