GMT ordua: 14:40-14:55
Non: Orduñan.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Laburpena:
Agurrak eta egun onak:
Aireratze gunean izan zen (orain idazten dudala ez dut ondo gogoratzen). Zain geunden goian haizea sartzeko. Ahul eta tarteka sartzen zen haizea. Han geundela Fili agertu zen, energetikoa eta presaka. Lana egin behar zuela eta gutxienez deszensua egin nahi zuela. Aurrerantz saiatu zen irteten eta bigarrenean lortu zuen. Guztiok geunden konbentzituta gutxi iraunduko zuela airean. Ba oker geunden, zegoen apurra aprobetxatu zuen eta habilidade pilo bategaz zeroak biratu zituen eten gabe, eta amaieran gora igo zen eta Virginara heldu zen. Beste guztiok aluzinatuta geratu ginen. Hori ikusita hasi ginen irteten baina oro har bereala bukatu genuen lurreratzen.
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467' . Guztiak atera eta gero lasaitasun osoz aireratu nintzen haize bolada bat aprobetxatuz.
Ibilbidea:

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 918 m, irtetean!!!! :(
Igoera max.: 0 m/s
Sentsazioa airean: Ez nuela ezer arrapatzen eta behera nindoala erremediorik gabe.
Lurreratzea: N42° 58.700' W3° 01.008'. Ez penarik ez aintzarik!!!Geroago ikasleak etorri ziren eta Filigaz igo nintzen gora, nik kotxea errekuperatzen eta berak ikasleak gidatzera. Gerotxoago haizetxua sartu zen eta hegaz egin zuten. Dinamikan oso ondo. Ni saiatu be ez nintzen egin. Koadrila guztia agurtuta eta egun hobeak izango nituelakoan etxerako bidea hartu nuen.




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina