Non: Matxitxako.
Ver mapa más grande
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 15:00 | 21,1 | 257 | 29,6 | 2,5 | 7 | 18,7 | 101 | 0,0 | 455 |
| 15:10 | 20,2 | 261 | 27,9 | 3,0 | 9 | 18,7 | 101 | 0,0 | 414 |
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.821 W2 45.477, 207 m.ko altueran. Lehenengo sailadian kale eginda; oso haizean egon da, lar, ez nuen pentsatzen hain gurutzatua zegoenik. Haizebean zegoela argi nabaritu dot bigarren saialdian; parapentean altzatu korrika eginez eta oteak igurtziz aireratu naiz. Segituan hasi naz altuera galtzen; haizea norabide horretatik, 260º, datorrenean ezin da aireratze gune hori erabili!!! Ikasi, Fran, ikasi!!!
Ibilbidea: Argi ikusten da haizea gurutzatuta zegoela
Altuerak: Argi ikusten da irten bezain pronto beherantza egin dudala: haizebean nengoen!!!!(ikasikook')
Abiadurak:
Hegalaldiaren datu guztiak: Sakatu hemen
Altuera max.: 223 m
Igoera max.: ? m/s
Sentsazioa airean: Haizearen abiadura nahiz eta egokia izan argi geratu zait oso gurutzatuta neukala eta aireratze gunea eta lurreratze gunea haizebean neuzkala. Beraz ez dot denborarik galdu, bi pasada egin dot eta altuera izan dudanean lur hartzeko lurreratu naiz; problema berezirik gabe.
Norabide horretatik datorrenean edo faro alboko landa txikitik irten eta lurreratu egiten naiz edo ez dago hegalaladirik, gogo potoloa izan arren.
Ortzea: Itsas aldean urdina, hodei gutxi lehorrean, justuki eguerdian garbitu de dena ta.
Lurreratzea: Jakin dot haizebean zegoela lurreratzeko lekua eta argi ibili naiz. Ondo atera da maniobra, dotore. Lurreratze gunean( N43 26.799 W2 45.431; altuera 215 m).



