Non: Matxitxako.
Ver mapa más grande
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 16:40 | 18,2 | 281 | 24,0 | 2,1 | 6 | 18,9 | 102 | 0,0 | 151 |
| 16:50 | 19,0 | 283 | 24,0 | 2,5 | 7 | 19,0 | 102 | 0,0 | 168 |
| 17:00 | 17,8 | 292 | 21,2 | 1,8 | 7 | 19,5 | 102 | 0,0 | 117 |
| 17:10 | 17,4 | 290 | 23,7 | 2,3 | 9 | 19,2 | 102 | 0,0 | 50 |
| 17:20 | 17,2 | 289 | 22,9 | 1,9 | 6 | 18,7 | 102 | 0,0 | 51 |
Aireratzea: N43 26.821 W2 45.477, 207 m.ko altueran. Lehenengo sailadian kale eginda; parapentea bota dut gura barik sasien gainean eta ia ordu bete eman behar izan dut handik ateratzen.
Definitiboki alokatu behar dut berriro desbrozadorea gunea garbitzeko( katxis!!). Bigarrene saialdian irten naiz aurrerantz korrika eginda.
Laburpena.
Ibilbidea:
Altuerak:
Abiadurak:
Abiadurak eta altuerak batera.
Hegalaldiaren datu guztiak: Sakatu hemen
Altuera max.: 350 m
Igoera max.: 1.6 m/s
Sentsazioa airean: Lehenengo aireratze saialdiaren porrota irentsita mantentzeko problemarik ez zegoela argi geratu da. Aszendentziak ez dira izan oso potoloak baina nahikoa behar den altuera mantentzeko. Haizearen abiadura egokia izan da eta amaiera arte mantendu da. Amaeran hasi da igotzen pixkat eta ortzearen itxuragatik eta orduagatik lurreratu naiz. Haizea ezkerretik zetorrenez zabal eta kanpoko aldetik pasatu naiz Donieneko golkora; hantxe hartu dut altuera handiena.
Ortzea: Ni irten naizen momentuan hodei potoloa zegoen Burgoaren gainean eta aurrean nahiko urdina zegoen ortzea. Ikusten ziren hasieran urrun kumulus bertikalak eta potenteak ziruditen. Hodeien alturea 1000 m-ko altueran (?). Amaieran urruneko hodeiak hurbilago egon dira eta ilunak zirenez nahiago izan dur lurreratu.
Lurreratzea: Lurreratzeko belarriak sartu ditut altuera ez irabazteko azken momentuan. Lurreratze gunean( N43 26.799 W2 45.431; altuera 215 m).
Lurreratzean ortzearen itxura honelakoa izan da:



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina