Orriak

2016(e)ko uztailaren 15(a), ostirala

Orduñan. Osteguna. 2016-07-14.

GMT ordua: 10:27-12:50
Non: Orduñan. Bezperan ordenadore zaharrean Skew-T diagrama agertaraztea lortu nuen eta Mikeloren iragarpena diagraman interpretatu nahian aritu izan nintzen. Horrek pentsarazi zidan egun espeziala izango zela Orduñan.
Hamaikak aldera eskolako kanpan nengoen. Ez zegoen inor eta Whatsappen ezta ere. Beraz gora igo nintzen bakarrik.
Nik espero nuen baino asko estaliago zegoen ortzia. Noiz behinka ostartetxoren bat agertzen zen. Airea hotza aireratze-gunean (polarra erabiltzeko eguna ezbairik gabe.) eta haize-mahuka batzutan jausita eta oro har suabe, egoki bela altzatzeko. 




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Oso erraz altzatu nuen bela, lehenengoan eta aireratu bezain pronto gorantza hasi nintzen. Igoera handia zegoen.


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.




Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 1190 m.

Igoera max.: 4 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Nire ilusioa Birjinaz beste aldera pasatzea zen. Ostera banekien oso zaila izango zela haizearen norabidea ipar-iparretik zetorrelako. Bira batzuk eman eta Mirador de Ruben-era jo nuen. Espero nuen altuera handiagoaz heltzea baino erlaitzetik behera heldu nintzen. Pagoak non mugitzen ziren miatu nuen eta hirugarren pasadan erlaitzaren gainean jartzea lortu nuen. Bero zeozer biratu edo zortziak egiten altueratxoa lortu nuen eta bueltatu nintzen aireratze-gunerantz.
Birjinarantz bi bider saiatu nintzen heltzen, eta heldu ere heldu nintzen baina beste aldera pasatu inolaz ere. Han iltzatuta geratzen nintzen; nire ustez haizeak aurrez aurre jartzen zitzaidalko.
Hodei-azpiak ilun zeuden eta hegaldia mugitua izan zen. Une batean eskumako planoa plegatu zitzaidan termika batean.
Ordu luze baten ostean kontzentrazioa galtzen hasita lurreratzea erabaki nuen. Zezen plazan buelta eman eta lurreratzera joan nintzen.


Lurreratzea:  N42º 58.666W3º 1,0565. Parapentea oso erretenitua eraman nuen. Eta azken unean ez nituen oinak jarri eta aulkiaz lurreratu nintzen. Honek ez ninduen kontentu jarri, prezeski.
Kanpa niretzat bakarrik zegoela aprobetxatu nuen bela altzaldi batzuk egiteko. Haizea boladaka zetorren eta une batez lurretik altzatu ninduen eta metro pare batzuen hegalditxoa egin ahal izan nuen.
Dena bilduta parapentea diskertuki sastraken artean gorde eta errepidera, auto estop egitera.
Berehalaxe delditu zen furgoneta bat. Eskalatzile bikotea eta euren txakur emea. Ixildu barik igoeran zehar aritu ginen: zer nenbilen handik, jada autoestop gero eta gutxiago ikusten dela, mutilak behin hegaldi bat egin zuela Sopelan ..., atsegina oso bidaia. Amaieran aitortu nien Euskadiko guapua eta guapiek zirela eta super eskerkuta geratzen nintzela egindako faboreaz. Irribarren artean elkar agurtu genuen.
Kotxera ailegatu, fruta pare bat jan eta ... "igual orain Matxitxakon ... ba dago aukera". Irribarrea galdu barik Matxitxakoraino (etxean geldialditxoa eginda) joan nintzen. Baina jada han ... haizeari suabeegi neritzon eta irribarrea galdu barik pilatutako neke guztia, amorotsuki, eraman nuen etxera.

2016(e)ko uztailaren 14(a), osteguna

Matxitxako. Beste erdera bat praktikatzen. Asteazkena. 2016-07-13

GMT ordua: 17:15-17:55

Non: Matxitxakon. Aurreko egunetan eguraldia eskasa izan zen. Goizean hobetzen hasi zen eta arratsalderako haizearen abiadurak moteldu ziren. Kumulus hodeiak ortziak nonahi. Matxitxakoko bidean ikusi nuen parapente bat Laida gainean; altuera itzela zeukan. Seguruenera Antzoretik aireratuta. Horrek pentsarazi zidan nik ere altu ibiliko nintzela.
Matxitxako heltzen beste parapente bat ikusi nuen; are altuera handiagoan bestea baino.
Prestatu nintzen aireratzeko. Ez nuen pentsatu goian egongo zen tenperaturan bakarrik segituan altu egongo nintzela.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea, pixkat, boladaka sartzen zen aireratze gunean eta 4-5 saialdi behar nuen parapentea altzatzeko. Izerdiak ere bota nituen; gerotxoago hoztuko nindutenak. Gogoratu uste dut 5. saialdian atera nintzela. Lehendabiziko sentsazioa hotza.




Ibilbidea:


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.






Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 563 m.

Igoera max.: 1,8 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Segituan hasi nintzen altuera irabazten, ezer egin barik. Ermuko Puntara jo nuen, Donieneko kalara iristeko. Kalara helduta berriro hasi nintzen altuera irabazten eta denbora laburrean jarri nintzen errepide berriko begiratokiaren gainean. Beste parapentea are altuagoa zegoen; 800-900 m-ko altueran (?). Airea ez zetorren laminarra, baina astinaldirik ez. 
Ez nuen kendu hegalaldi guztian izerdi hoztuaren sentsazioa eta polarra erabiltzeko egun aproposa zela ondorioztatu nuen.
Putzu Beltza-ra jo nuen eta handik Donienera (kanpaia jo ta jo aritu zen baten bat) altuera galtzen. Donienen buelta eman eta farorantz, baina haraino heldu barik. Hotzituta nengoen eta lurreratzera erabaki nuen.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Hurbiltzeko bidean belarriak jarri nituen altuera ez irabazteko. Azken unean kendu eta lurreratu nintzen fundamentuz; hau da oinak eta burua erabiliz.

Tolesten nengoela frantses bat agertu zitzaidan galdezka aireratze guneaz eta lurreratze alternatiboez. Han aritu nintzen, luzetxo, gaztelera frantsestuan eta frantses gazteleratuan, lotsabako, non katenaria, non errotorra, ... seinalatuz. Martseilakoa leku ederra nuela hegaz egiteko adierazi zidan eta eskertuta joan zen.
Bela gordeta miatu nuen goia, ea non zebilen beste parapentea eta jada han ez zegoen inor.