Orriak

2016(e)ko uztailaren 14(a), osteguna

Matxitxako. Beste erdera bat praktikatzen. Asteazkena. 2016-07-13

GMT ordua: 17:15-17:55

Non: Matxitxakon. Aurreko egunetan eguraldia eskasa izan zen. Goizean hobetzen hasi zen eta arratsalderako haizearen abiadurak moteldu ziren. Kumulus hodeiak ortziak nonahi. Matxitxakoko bidean ikusi nuen parapente bat Laida gainean; altuera itzela zeukan. Seguruenera Antzoretik aireratuta. Horrek pentsarazi zidan nik ere altu ibiliko nintzela.
Matxitxako heltzen beste parapente bat ikusi nuen; are altuera handiagoan bestea baino.
Prestatu nintzen aireratzeko. Ez nuen pentsatu goian egongo zen tenperaturan bakarrik segituan altu egongo nintzela.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea, pixkat, boladaka sartzen zen aireratze gunean eta 4-5 saialdi behar nuen parapentea altzatzeko. Izerdiak ere bota nituen; gerotxoago hoztuko nindutenak. Gogoratu uste dut 5. saialdian atera nintzela. Lehendabiziko sentsazioa hotza.




Ibilbidea:


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.






Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 563 m.

Igoera max.: 1,8 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Segituan hasi nintzen altuera irabazten, ezer egin barik. Ermuko Puntara jo nuen, Donieneko kalara iristeko. Kalara helduta berriro hasi nintzen altuera irabazten eta denbora laburrean jarri nintzen errepide berriko begiratokiaren gainean. Beste parapentea are altuagoa zegoen; 800-900 m-ko altueran (?). Airea ez zetorren laminarra, baina astinaldirik ez. 
Ez nuen kendu hegalaldi guztian izerdi hoztuaren sentsazioa eta polarra erabiltzeko egun aproposa zela ondorioztatu nuen.
Putzu Beltza-ra jo nuen eta handik Donienera (kanpaia jo ta jo aritu zen baten bat) altuera galtzen. Donienen buelta eman eta farorantz, baina haraino heldu barik. Hotzituta nengoen eta lurreratzera erabaki nuen.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Hurbiltzeko bidean belarriak jarri nituen altuera ez irabazteko. Azken unean kendu eta lurreratu nintzen fundamentuz; hau da oinak eta burua erabiliz.

Tolesten nengoela frantses bat agertu zitzaidan galdezka aireratze guneaz eta lurreratze alternatiboez. Han aritu nintzen, luzetxo, gaztelera frantsestuan eta frantses gazteleratuan, lotsabako, non katenaria, non errotorra, ... seinalatuz. Martseilakoa leku ederra nuela hegaz egiteko adierazi zidan eta eskertuta joan zen.
Bela gordeta miatu nuen goia, ea non zebilen beste parapentea eta jada han ez zegoen inor. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina