Orriak

2016(e)ko uztailaren 10(a), igandea

San Ferminak izan eta ni Orduñan. Igandea. 2016-07-10.

GMT ordua: 10:50-12:27
Non: Orduñan.
Ez naiz altzatu entzierroa ikusko nahiz eta 7etan altzatu izan. Ez dakit zer sentsazio izaten duten Iruineko kaleetan barrena korrika egiteko altzatzen direnek eta ezin dut esan berdin sentitu dudala. Halan eta guztiz ere Orduñara joan behar zelako eguna esan dit nire sentsazioak. Urdaileko kilkerrak baretzeko 10etan armozua egin dut: eta zelako ondo egin didan frigoan gordetako dislisten patertxokadak!
Trepetak hartu eta Orduñara jo dut.
Heldu naizenerako 2 airean zeuden: Ane eta Fili. Filik airetik agurtu nau ni, arnas hestuka, artean aldapan nengoela. Aireratze gunera heldu naizenean Txema aireratu berria zegoen eta aireratzear Joseba eta Jon Larra. Ni eseri behar izan naiz arnasa errekuperatzeko.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 




Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Guztiak aireratu eta gero hasi naiz hegala zabaltzen; egia esan nahiko astiro. Dena prest izan dudanean hasi dira parapentezale berriak. Haizea ez zegoen gogorra. Altzatu dut problema barik eta atera naiz eskumatara jotzen.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.




Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 1100 m.

Igoera max.: 3,5 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Termiko egon da eta horretarako joan naiz. Mantendu naiz airerate gunearen inguruan eta parapente gehiago agertzen hasi direnean joan naiz Rubenen begiratokira. Han sai batzuek erakutsi didate bidea eta ni segi-segika ibili natzaie San Ferminetako zezena banintz bezela.
Handik berriro aireratze gunerantz jo dut azeleradorea zapalduta (bakarrik ezkerreko oinaz).
Altuera hartu eta saiatu naiz Birginera heltzen. Ez dut lortu. Baina borroka polita egin dut. Amaieran neke-neke eginda eta kontzentrazioa termikek eroanda lurreratzerantz jo dut.

Lurreratzea:  N42º 58.666W3º 1,0565. Eskolako kanpan. Inortxo bez. Lurreratze desastrosoa egin dut; aulkiaz lurreratu naiz, ene!!!

Dena bilduta gorde dut parapentea sastraken artean eta errepidera joan naiz; auto estop egitera, kotxea errekuperatzeko (goian aparkatuta zegoen). Luze egin zait eta inor gelditzen ez denez pentsatu dut berdin-berdin hartuko nindutela han geldi egonda edo ibilean errepidean gora. Pentsatu eta egin. Laugarren kurbatik pasatzen nintzela berriro eskua zabaldu eta bai; hartu naute.
Neska galdakoztar batek hartu nau. Umeei zaldiz ibiltzen erakustera zihoan Espejora. Kontatu dit urte eta erdi eman zuela Kanadan, zaldiekin lanean, eta beste urte bat Tailandian. Eta hondino 31 urte. Eskertu dut piloa eroatearen mesedea eta elkar agurtu dugu zorte ona elkarri desiatuz. 

Bueltako bidaian Orduña ziutatera bidean, errepide alboko taberna bateko terrazan ikusi ditut Fili, Ane, Joseba eta Txema. Kotxea aparkatu eta zerbeza batzuren inguruan partekatu ditugu hegalaldiko kontuak eta kontu hegalariak ere. Zelako ondo!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina