Orriak

2014(e)ko uztailaren 29(a), asteartea

Matxitxakon. 2014-07-29an. Goizeko lan gozoak bukatuta oporretako lehen hegaldia.

GMT ordua: 13:09-13:56

Non: Matxitxako.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 


Aireratzea: N43 26.822 W2 45.481, 209 m.ko altueran (gutxi gora behera). Haizea 335ºtik zetorren; oso ondo bideratuta labarrarekiko perpendikularrean. Haizearen abidura txikia eta noiz behinka sartzen zen lurraren mailean. Haizerai atzea emanda altzatu dut parapentea, erraz-erraz, egonkor, kontrol ona mantenduz. Aurreratu naiz labarrerantz eta aszendentzia handia ez zegoela segituan nabaritu dot. Labarrera heldu orduko 1,5 m-ko altuera neukan jada. Azeleragailua atera, ondo jarri aulkian eta hegaz egitera!!!! 


Ibilbidea: 
 Ibilbidea



Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:


Altuera max.: 519 m

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Behin airean igoera oso potentea ez zela azkar nabaritu dut. Aireratze guneraen aurretik zenbait buelta eman ditut altuera gutxinaka, oso gutxinaka irabaziz. Igoera modu bastante uniformean izan da kasi 500 m-ra heldu arte. Gero hor nonbait egon naiz, altuera mantendu nahiean.
Gastelugatxeko kalara Ermuko lepoko gain-gainetik, oso gainetik pasatu naiz, haizebeko aldetik eta saiatu naiz hodeien aszendentzia aprobetxatzen baina ez dut gauza handirik atera. 500 m-ko altuera horretatik ezin izan dut igo. Burutik pasatu zait une batean institutuaren alboko landan lurreratzea baina egon dena labarreko dinamika izan da eta ez dut nabaritu hodeien pasatzea; beraz hantxe geratu naiz; intitutaren aboan lurreratzearen ideia baztertuta.
Bi hil hegaz egin barik eman dut eta gozoa izan da rentrée. Goian nengoela enara batzuk izan ditut haize lagun. Nitaz txuliatzen egon dira; pikatuak, igoera bertikalak, pasada arinak, denetarik egin dute nire aurrean, atzean, behean eta goian. Ez naute akuiatu eta dagokidan estilo patxadatsuan egitu dut amaieraraino. 

Ortzea:  Kumulu zuri-zuriak zeru-ganga urdin-urdinaren pean. Hodeiak Oiz gainetik pasatzen ziren, beraz 1000 m-tik gora. Urrunekoek oinarri laua zeukatela iruditu baina nire gainetik pasatu direnei ez dotset holakorik hauteman.

Lurreratzea: Une batean iruditu zait altuera galtzen nindoala progresiboki eta hurbildu naiz lurreratze-gunera. Bedarra moztu berria gozada izan da. Eskuetan balaztak bi buelta emonda altuera galtzeko azken maniobra irmoak oso ondo atera zaizkit eta azken momentuan parapenteari ibiltzen utzi diot; dotore hartu dut lurra; espero gainoago!!! kar kar.
Betiko landan. Tolestatzeko jarri behar nintzela nabaritu dut landako beste muturretik aita bat eta bi ume txiki, 5, 7 urtekoak, gerturatu dira kuriositatez. Aitak gazteleraz agurtu eta galderak egin dizkit. Gero semeei ingelerara itzultzen zizkien. Ez ikutu ahal zen, aulkia pisutsua zen ala ez, parapentea berria edo zaharra zen,  eta ... holakoak. Han egon gara 5-6 minutuan berbaiten eta irriak elkarri eskaintzen. Azkenean eurek "bye-bye"  eta nik "bai-bai" agurtzeko (internazioanala, zer da ba gurea!).

 N43 26.799 W2 45.460, 222 m-ko altueran.