Orriak

2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Asteartea. Matxitxakon. Bigarrenean izateko lehenengoan kale egin behar. 2016-04-26.

GMT ordua: 15:47-16:20

Non: Matxitxakon.
Astelehenean, bezperan, aurreikuspen metereologikoak irakurrita sinistuta nengoen hegaz egingo nuela eta hurrengo egunean, martitzenean, abagunerik izango ez nuela. Ai ene! justuki alderantziz gertatu zen. Astelenean kale eta martitzenean bale.
Martitzenean goizean goibel argitu zuen eguna, haizea 260-270etik, gurutzatuegia Matxitxakorako. Arratzaldean artezten hasi zen eta 290era aldatu zen. Hori ikusita trepetak hartu eta Lurgorrira jo nuen. Hara heldu eta ... Sorpresa! Ahaldundiako dailariak, segalariak, bukatzen ari ziren beharra. Landa guztiko belarra ebaki berria zegoen. Gauzak ezin ziren hobeto jarri! Haizeak ondo bideratuta zirudien, belar alturik ez ... ispiritua bera bazebilen goititzen (aire epelean arranoa nola, halan goititzen). Uaaahhh tio! hau izan behar zen eguna!!

Betaro prestatu nituen hegala, elektronika eta irria ere. Eta hegala altzatzeari ekin nion. Ezin da izan! lehenengoan kale! bigarrenean ere kale! eta halan kontua galdu arte! Izerditan blai nengoen, gertatzen ari zitzaidan hura sinistu ezinik!
Egia esan haizea batzutan boladaka zetorren baina ... gogoberotasuna zen lar neukana?
Une batez erabaki nuen ez zela momentua eta aireratze-gunetik landara igo nintzen. Han parapentea zabaldu, hariak orraztu eta segituan agurtu ninduen jubilatu ibiltari batek; bere makilez, motxilaz eta gustiz hornituta zegoen. Hegala ikusi eta jakinmina piztu zitzaiola gerturatu zitzaidala. Ta hantxe egon ginen hiru ordu laurden bai, kontu kontari, parapentea gora parapentea bera, Santiago bidea, Lisboatik Santiagora bidea prestatzen ari zela ..., belaunetako operazioak ..., enfin, denetarik, isiluneari tarterik eman barik. Jabi bermeotarra zela esanez agurtu ninduen eta segitu zuen etxerako bidea. Ez dakit nik Jabirekin izandako elkarrizketak baretu ninduen edo berez haizea uniformizatu zen; kontua da esan niola nire buruari "etxera joan baino lehen ez zara bigarren aldiz hegala altzatzen saiatuko?" Erantzun barik, hegala bildu, lepoan jaso eta jeitsi nintzen berriro aireratze-gunera. Hantxe dena zabaldu eta ...



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Bigarren aldian lehenengoan altzatu nuen hegala, egonkor mantendu zen eta segituan aireratu nintzen. Bigarren abaguneko lubekoa sentitu nintzen, eta pozik!

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 371 m.

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Goian hotza. Igoera erraza lehenengo 150 metroetan eta altuera horretatik gora ezebez. Kaioak oso baju zeuden hegaz. Altuera pizkat hartu eta barrenatxoa egin nuen. Gero Donieneko kalara jo nuen, Ermuko puntatik pasatuz. Hantxe saitu nintzen altuera irabazten. Hoztu nintzen arte. Buelta itsasoaren gainean egin nuen, altuera galduz eta egokituz lurreratzeko.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Zelako gargi zegoen landa! Handiagoa ere zirudien. Ondo lur hartu nuen. Irria izoztuta neukan arpegian. Astiro-astiro batu nuen eta amaieran, bizikletan pasatu ziren alboko errepidetik nire neska ikasle-ohi triatloiak. "Agur Fran!" "Ei, atletak!" irria desizoztu eta are zabalagoa egin zen. Zelako ondo!

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Igande arratsaldea. Hazkatzen Matxitxakon. 2016-04-24.

GMT ordua: 16:27-16:59

Non: Matxitxakon.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea 12ºko norabidetik zetorren; hau da eskumatik eta Matxitxakoko muturrak markatzen duen norabidetik, beraz ... limitean egongo zen haizea rotorizatuta egoteko. Altzatu nuen hegala eta mantenduko ninduela  pentsatu nuen. Aszendentzia ez zen nahikoa eta lehen aldiueneetan jakin nuen aurreko arteak ez nituela libratuko. Eskumatara eta maldan behera doan bidearen gainetik irten nintzen hegaz labarrera irten baino lehen. 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 343 m.

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Igoera oso eskasa izan zen. Nekez manten nezaken nire altuera. "Azkatzen" ibili behar izan nuen, ahalik eta gehien; tamalez Iberdrolako katenariek ez zidaten labarrera gehiago hurbiltzen uzten. Gertu gertu izan nituen arbola erreen adaburuak eta ematen nuen bira bakoitzeko metro pare bat beheragokoa zen aurrekoan baino. Laster planteatu nion nire buruari Ermuko maldan lurreratzea; argi geratzen ari zitzaidan ez nuela hasierako altuera lortuko.
Zortzi formako ibilbide horietan nenbilela sentitzen dut kaioen txikoak Ermuko baserriaren gainean: aszendentzia bat biratzen ari ziren. Ez nuen bira gehiago eman; zuzenean jo nuen kaioen bertikalera eta ... heldu ta bario hasi zen kantatzen pit-pit-pit. Zelako lasitua! goraino igo ahal izan nintzen, erlaxatu pixkat eta goiko hotzaz gozatu. Ordu erdi eskaz egin nuen.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Ekialderantz egitea erabaki nuen; ez haizea handik zetorrelako, ia iparretik zetorren, baizik eta landaren norabidea ekialde mendebalde izanik, haizeak gehiago zetorren ekialdetik mendebaldetik baino. Beste aldetik probatu nahi nuen norabide hori. Belarriak jarrita zenbait aldiz errepikatu behar izan nuen hurbilbidea; barioak markatzen zidan altuera eta nik ikusten nuena ez zetozen bat; sentsazio arraroa neukan. Azkenean utzi nion barioa begiratzeari eta hurbilbidea ondo atera zitzaidan. Landaren gainean jada hegaz errotorra sentitu nuen beheko altueretan, baina ez asko; egia esan haizea flojotxo zegoen. Belarriak jarrita sartu nintzen landan; azken metroetan kendu nituen eta oso frenatua  eraman nuen hegala. Ondo lurreratu nintzen. Dotore.

Hegala, jada tolestuta, poltsan zegoela eta ni haren gainean luze etzanda, airea ateratzen, denboratxoa eman nion nire buruari. Halan nengoela aprobetxatu nuen nire gorputzari erreparatzeko: Azkura-zipitzik ez nuen sumatu inon; jakina, hegalaldiaren erdia "hazkatzen" emanda ...



Lurreratzeko "jan" nuen landa zatia:



Jan barik geratu zitzaidana:



Mendebalderantz ikusten zena:


2016(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

Larunbata. Aurrekoa noiz izan zen? Matxitxako. 2016-04-23.

GMT ordua: 16:31-17:00

Non: Matxitxakon.
Aurrekotik oraingora a zelako denbora pila pasatu den. Hego haizen boladak kateatu dira bata bestearen atzetik edo zer izan da? Jada ez naiz gogoratzen eta gogoa neukan berriro hegalalditxoa egiteko. Goizeko pasealdian zehar izandako ortzi estali eta goibelak ez zuen imajinatzen uzten arratsean hegaz egiteko aukeratxoa zabalduko zenik; baina aurreikuspenen kontra Tolometek argi esan du: "Txo, oraintxe dekozu aukeratxo bat, aprobetxa!"



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea 300ºko norabidetik zetorren ondo zuzenduta. Zeozer sarzen den aireretze-gunean eta bizkarrez altzatu dut hegala. Aurreko egunekako belar-ebaki ez-profesionalek erraztu didate maniobra eta, hondinogarren, geratzen diren bedar luzeek ez didate embarazurik egin. Betaro urreratu naiz labarrera eta haizeak atera nau gorantza; uuuuuuaaaaaa. Zelako hotz gozoa arpegian! Zelako irrika oinek lurra utz dezaten! 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 400 m.

Igoera max.: 1,4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hodeien altuera eta banaketa irregularra zen. Jata aldean hodeiek estaltzen zituzten bai Jata punta  (600 m)  bai Jatatxiki (555 m) ez ordea Burgoko antena (450 m). Aurrekaldetik ortzea hodeiez libreago ikusten zen eta mendebalderantz konsta hodei masa potoloak metatzen ziren. 
Hasieran iruditu zait igoera nabarmenak izango nituela eta Donienerantz jo dut altuera hartu barik; pentsatuz bidean sobran lortuko nuela. Ez da halan izan eta Ermuko puntara heldu baino lehen buelta emotea erabaki dut elatuera handiagoa hartzeko. Bigarrenean ondo gainditu dut Ermuko punta eta ondoko kalatxoa, Donieneko kala zabalera pasatzeko. Hantxe zortziak egiten lortu ditut 400 m-ko altuera. Hodeiak gertu ikusi dut, kaioek alde egite zuten eta nik ere gaurkoz nahikoa zela. Belarrika jarri ditut altuera galtzeko eta farorantz jo dut. Itsasoan Bermeoko Hegaluze errekreo-ontzia ikusi dut, ia ia parera joan gara Donieneratz eta bueltan ere. Auskalo baten baten hautsak barreiatzeko izan zen itsasalditxoa.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Farotik lurreratze guneraino belarriak kendu barik egin dut. Nire gusturako pixkat altu sartu naiz eta luzatu zait maniobra. Oinek, antza denez, lurraz ahaztuta ez dute lanik egin lurreratzean eta eserita lurreratu naiz, bedar luzeek dena bigun-bigunduta.


Jada zutik eta aulkitik libratu baino lehen entzun ditut txakur zaunkak. Ez du berba egin nire hizkuntzan eta ez diot ulertu. Gero hegala kasi plegatuta nuela agertu dira jabea eta txakurra. Imajinatu dut aurrerago apakatuta zeuden bi routotetako bidaiariak izango zirela. Distantzia mantenduz jabeak esan dit: "Helo. Foto, Ich?" Nik "helo" erantzun eta errebistako irriparrea atera zait: pentsakor geratu naiz; aurrekoa noiz izan zen?