Orriak

2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Asteartea. Matxitxakon. Bigarrenean izateko lehenengoan kale egin behar. 2016-04-26.

GMT ordua: 15:47-16:20

Non: Matxitxakon.
Astelehenean, bezperan, aurreikuspen metereologikoak irakurrita sinistuta nengoen hegaz egingo nuela eta hurrengo egunean, martitzenean, abagunerik izango ez nuela. Ai ene! justuki alderantziz gertatu zen. Astelenean kale eta martitzenean bale.
Martitzenean goizean goibel argitu zuen eguna, haizea 260-270etik, gurutzatuegia Matxitxakorako. Arratzaldean artezten hasi zen eta 290era aldatu zen. Hori ikusita trepetak hartu eta Lurgorrira jo nuen. Hara heldu eta ... Sorpresa! Ahaldundiako dailariak, segalariak, bukatzen ari ziren beharra. Landa guztiko belarra ebaki berria zegoen. Gauzak ezin ziren hobeto jarri! Haizeak ondo bideratuta zirudien, belar alturik ez ... ispiritua bera bazebilen goititzen (aire epelean arranoa nola, halan goititzen). Uaaahhh tio! hau izan behar zen eguna!!

Betaro prestatu nituen hegala, elektronika eta irria ere. Eta hegala altzatzeari ekin nion. Ezin da izan! lehenengoan kale! bigarrenean ere kale! eta halan kontua galdu arte! Izerditan blai nengoen, gertatzen ari zitzaidan hura sinistu ezinik!
Egia esan haizea batzutan boladaka zetorren baina ... gogoberotasuna zen lar neukana?
Une batez erabaki nuen ez zela momentua eta aireratze-gunetik landara igo nintzen. Han parapentea zabaldu, hariak orraztu eta segituan agurtu ninduen jubilatu ibiltari batek; bere makilez, motxilaz eta gustiz hornituta zegoen. Hegala ikusi eta jakinmina piztu zitzaiola gerturatu zitzaidala. Ta hantxe egon ginen hiru ordu laurden bai, kontu kontari, parapentea gora parapentea bera, Santiago bidea, Lisboatik Santiagora bidea prestatzen ari zela ..., belaunetako operazioak ..., enfin, denetarik, isiluneari tarterik eman barik. Jabi bermeotarra zela esanez agurtu ninduen eta segitu zuen etxerako bidea. Ez dakit nik Jabirekin izandako elkarrizketak baretu ninduen edo berez haizea uniformizatu zen; kontua da esan niola nire buruari "etxera joan baino lehen ez zara bigarren aldiz hegala altzatzen saiatuko?" Erantzun barik, hegala bildu, lepoan jaso eta jeitsi nintzen berriro aireratze-gunera. Hantxe dena zabaldu eta ...



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Bigarren aldian lehenengoan altzatu nuen hegala, egonkor mantendu zen eta segituan aireratu nintzen. Bigarren abaguneko lubekoa sentitu nintzen, eta pozik!

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 371 m.

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Goian hotza. Igoera erraza lehenengo 150 metroetan eta altuera horretatik gora ezebez. Kaioak oso baju zeuden hegaz. Altuera pizkat hartu eta barrenatxoa egin nuen. Gero Donieneko kalara jo nuen, Ermuko puntatik pasatuz. Hantxe saitu nintzen altuera irabazten. Hoztu nintzen arte. Buelta itsasoaren gainean egin nuen, altuera galduz eta egokituz lurreratzeko.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Zelako gargi zegoen landa! Handiagoa ere zirudien. Ondo lur hartu nuen. Irria izoztuta neukan arpegian. Astiro-astiro batu nuen eta amaieran, bizikletan pasatu ziren alboko errepidetik nire neska ikasle-ohi triatloiak. "Agur Fran!" "Ei, atletak!" irria desizoztu eta are zabalagoa egin zen. Zelako ondo!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina