GMT ordua: 13:54-14:40
Non: Matxitxakon.
Goizeko orduetan haizeraren abiadura ondo zuzenduta baina gogortxoegia etorri da baina eguerdi aldera bajatu da haizearen indarra eta entsalada janda utzi dut txarrikia lapikoan, kurri-saltsan. Nik labarrera jo dut eta hori izan da nire uneko gustuko saltsa.
Goizeko orduetan haizeraren abiadura ondo zuzenduta baina gogortxoegia etorri da baina eguerdi aldera bajatu da haizearen indarra eta entsalada janda utzi dut txarrikia lapikoan, kurri-saltsan. Nik labarrera jo dut eta hori izan da nire uneko gustuko saltsa.
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 13:50 | 17,6 | 317 | 24,7 | 2,6 | 11 | 10,6 | 88 | 0,0 | 300 |
| 14:00 | 21,4 | 311 | 28,6 | 3,7 | 8 | 11,0 | 86 | 0,0 | 294 |
| 14:10 | 22,1 | 309 | 26,8 | 2,1 | 7 | 10,7 | 85 | 0,0 | 305 |
| 14:20 | 24,5 | 303 | 30,3 | 2,1 | 6 | 10,9 | 83 | 0,0 | 337 |
| 14:30 | 26,5 | 301 | 30,7 | 1,5 | 4 | 11,1 | 81 | 0,0 | 524 |
| 14:40 | 25,6 | 304 | 33,2 | 2,3 | 7 | 12,5 | 75 | 0,0 | 831 |
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea 317ºko norabidetik zetorren eta nahikotxoa sartzen zen aireratze gunean. Zalantzan egon naiz beste polar bat jantzi edo ez jantzi; azkenean ez dut jantzi eta, egia esan, goian gogoratu ere ez dut egin. Haizeari bizkarra ematen altzatu dut hegala, oso indartsu ez zuen jotzen eta egala jauzi ez dadin, altzatu ahala aurreruntz higitu behar izan naiz. Oso egonkor egon da hegala eta bostpasei urrats emanda airean nengoen. Freskotxo eta kontent. Basoan lanean zeuden 4 beharginek agurtu naute; nik ere agurtu ditut eta gero begietatik desagertu zaizkit. Igoera erraza izan da eta ez dut sentitu inolako "meneorik". Gaur be buruan izan dut Bermeoko kanposantuaren alboko landara lurreratzearen ideia eta hegalaldi osoan lagundu dit.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 565 m.
Igoera max.: 2,5 m/s
Sentsazioa airean: Hotza bai baina ez desatsegina. Bakarrik eskunarrua eta mauka ondo itxita ez zeudenean sentitu dut deserosotasuna.
Igotzeko oso problemarik ez, eta haizea ondo zuzenduta etorri da. Ea denbora guztian egon naiz 500 m-tik gora. 550 m-ko altuera minimoa eskatu diot nire buruari Bermeorantz jotzeko. Gurgoako dorrea askotan izan dut beherago eta azkenean Donienerantz joan naizela altueratxo extra bat lortu dut eta orduan hartu dut erabakia. Jo dut Bermeoko kanposantura eta adi-adi egon naiz espero nuen errotorrari. Hasieran ondo joan da dena eta ez dut mugimendu handirik sentitu. Abazeneko landak eta Madariagako baserria pasatuta hasi naiz sentitzen mogimenduak. Ez dira izan oso bortitzak baino hor egon dira. Gero konturatu barik hodeiren baten azpian jarri naiz eta berriro hasi naiz igotzen eta 50 bat metro irabazi dut. Gerotxoago kanposantuaren gainetik pasatu naiz eta poliki-poliki altuera galdu dut.
Lurreratzea: N43° 25.419' W2° 43.707'. Gogoratu dut aurreko lurreratzean, leku horretan, larregi atzeratu nintzen eta amaieran ez nuen landara heltzea lortu. Gaurkoan landaren gainean egin ditut altuera galtzeko maniobrak. Behean 3 gazte txakurrekin eta bedarra moztu berria (Ezkerrik asko Zabala). Altura galdu ahala nabaritu dut haizea ez zela landara heltzen eta horrek suposa zezakeen edonerrotorea edo gradientea. Astirotxoa hartu dut, eta oinak lurrean jarrita hasi naiz sentitzen berriro beroa.Igotzeko oso problemarik ez, eta haizea ondo zuzenduta etorri da. Ea denbora guztian egon naiz 500 m-tik gora. 550 m-ko altuera minimoa eskatu diot nire buruari Bermeorantz jotzeko. Gurgoako dorrea askotan izan dut beherago eta azkenean Donienerantz joan naizela altueratxo extra bat lortu dut eta orduan hartu dut erabakia. Jo dut Bermeoko kanposantura eta adi-adi egon naiz espero nuen errotorrari. Hasieran ondo joan da dena eta ez dut mugimendu handirik sentitu. Abazeneko landak eta Madariagako baserria pasatuta hasi naiz sentitzen mogimenduak. Ez dira izan oso bortitzak baino hor egon dira. Gero konturatu barik hodeiren baten azpian jarri naiz eta berriro hasi naiz igotzen eta 50 bat metro irabazi dut. Gerotxoago kanposantuaren gainetik pasatu naiz eta poliki-poliki altuera galdu dut.
Segituan agertu dira hiru gazte parapentearen inguruan; bi gazte eta ume bat, eskolan egon beharko litzatekeen ume bat. Galdera txaparrada sinpatikoa egin dute baina ez didate lagundu parapentea tolestatzen; karkar.
Emakume bat agurtu nau urruntxotik eta gero, jada dena bilduta, autobusari zain nengoela, gerturatu zait eta bere burua presentatu du. Iazko ikasle baten ama zen (Jon Kortazar -musikaria-) oso elkarrizketa atsegina izan dugu eta bukatu barik geratu da zeren eta Bakioko autobusa bat batean agertu da eta ... airean geratu dira azken esaldiak.
Ea-ea kotxeraino eraman nau. Egia esan batzutan dena ateratzen da perfektoa.
Etxera heltzean ... txarrikia kurri-saltsan berotu eta ... barrura!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina