Orriak

2016(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

Larunbata. Aurrekoa noiz izan zen? Matxitxako. 2016-04-23.

GMT ordua: 16:31-17:00

Non: Matxitxakon.
Aurrekotik oraingora a zelako denbora pila pasatu den. Hego haizen boladak kateatu dira bata bestearen atzetik edo zer izan da? Jada ez naiz gogoratzen eta gogoa neukan berriro hegalalditxoa egiteko. Goizeko pasealdian zehar izandako ortzi estali eta goibelak ez zuen imajinatzen uzten arratsean hegaz egiteko aukeratxoa zabalduko zenik; baina aurreikuspenen kontra Tolometek argi esan du: "Txo, oraintxe dekozu aukeratxo bat, aprobetxa!"



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea 300ºko norabidetik zetorren ondo zuzenduta. Zeozer sarzen den aireretze-gunean eta bizkarrez altzatu dut hegala. Aurreko egunekako belar-ebaki ez-profesionalek erraztu didate maniobra eta, hondinogarren, geratzen diren bedar luzeek ez didate embarazurik egin. Betaro urreratu naiz labarrera eta haizeak atera nau gorantza; uuuuuuaaaaaa. Zelako hotz gozoa arpegian! Zelako irrika oinek lurra utz dezaten! 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 





Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 400 m.

Igoera max.: 1,4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hodeien altuera eta banaketa irregularra zen. Jata aldean hodeiek estaltzen zituzten bai Jata punta  (600 m)  bai Jatatxiki (555 m) ez ordea Burgoko antena (450 m). Aurrekaldetik ortzea hodeiez libreago ikusten zen eta mendebalderantz konsta hodei masa potoloak metatzen ziren. 
Hasieran iruditu zait igoera nabarmenak izango nituela eta Donienerantz jo dut altuera hartu barik; pentsatuz bidean sobran lortuko nuela. Ez da halan izan eta Ermuko puntara heldu baino lehen buelta emotea erabaki dut elatuera handiagoa hartzeko. Bigarrenean ondo gainditu dut Ermuko punta eta ondoko kalatxoa, Donieneko kala zabalera pasatzeko. Hantxe zortziak egiten lortu ditut 400 m-ko altuera. Hodeiak gertu ikusi dut, kaioek alde egite zuten eta nik ere gaurkoz nahikoa zela. Belarrika jarri ditut altuera galtzeko eta farorantz jo dut. Itsasoan Bermeoko Hegaluze errekreo-ontzia ikusi dut, ia ia parera joan gara Donieneratz eta bueltan ere. Auskalo baten baten hautsak barreiatzeko izan zen itsasalditxoa.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Farotik lurreratze guneraino belarriak kendu barik egin dut. Nire gusturako pixkat altu sartu naiz eta luzatu zait maniobra. Oinek, antza denez, lurraz ahaztuta ez dute lanik egin lurreratzean eta eserita lurreratu naiz, bedar luzeek dena bigun-bigunduta.


Jada zutik eta aulkitik libratu baino lehen entzun ditut txakur zaunkak. Ez du berba egin nire hizkuntzan eta ez diot ulertu. Gero hegala kasi plegatuta nuela agertu dira jabea eta txakurra. Imajinatu dut aurrerago apakatuta zeuden bi routotetako bidaiariak izango zirela. Distantzia mantenduz jabeak esan dit: "Helo. Foto, Ich?" Nik "helo" erantzun eta errebistako irriparrea atera zait: pentsakor geratu naiz; aurrekoa noiz izan zen?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina