GMT ordua: 16:27-16:59
Non: Matxitxakon.
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 16:30 | 18,0 | 12 | 22,6 | 2,1 | 5 | 9,1 | 76 | 0,0 | 202 |
| 16:40 | 16,1 | 10 | 20,1 | 2,2 | 6 | 9,1 | 75 | 0,0 | 183 |
| 16:50 | 16,9 | 13 | 20,1 | 1,4 | 7 | 9,0 | 75 | 0,0 | 150 |
| 17:00 | 14,8 | 4 | 19,0 | 1,6 | 8 | 8,9 | 75 | 0,0 | 146 |
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea 12ºko norabidetik zetorren; hau da eskumatik eta Matxitxakoko muturrak markatzen duen norabidetik, beraz ... limitean egongo zen haizea rotorizatuta egoteko. Altzatu nuen hegala eta mantenduko ninduela pentsatu nuen. Aszendentzia ez zen nahikoa eta lehen aldiueneetan jakin nuen aurreko arteak ez nituela libratuko. Eskumatara eta maldan behera doan bidearen gainetik irten nintzen hegaz labarrera irten baino lehen.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 343 m.
Igoera max.: 2 m/s
Sentsazioa airean: Igoera oso eskasa izan zen. Nekez manten nezaken nire altuera. "Azkatzen" ibili behar izan nuen, ahalik eta gehien; tamalez Iberdrolako katenariek ez zidaten labarrera gehiago hurbiltzen uzten. Gertu gertu izan nituen arbola erreen adaburuak eta ematen nuen bira bakoitzeko metro pare bat beheragokoa zen aurrekoan baino. Laster planteatu nion nire buruari Ermuko maldan lurreratzea; argi geratzen ari zitzaidan ez nuela hasierako altuera lortuko.
Zortzi formako ibilbide horietan nenbilela sentitzen dut kaioen txikoak Ermuko baserriaren gainean: aszendentzia bat biratzen ari ziren. Ez nuen bira gehiago eman; zuzenean jo nuen kaioen bertikalera eta ... heldu ta bario hasi zen kantatzen pit-pit-pit. Zelako lasitua! goraino igo ahal izan nintzen, erlaxatu pixkat eta goiko hotzaz gozatu. Ordu erdi eskaz egin nuen.
Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Ekialderantz egitea erabaki nuen; ez haizea handik zetorrelako, ia iparretik zetorren, baizik eta landaren norabidea ekialde mendebalde izanik, haizeak gehiago zetorren ekialdetik mendebaldetik baino. Beste aldetik probatu nahi nuen norabide hori. Belarriak jarrita zenbait aldiz errepikatu behar izan nuen hurbilbidea; barioak markatzen zidan altuera eta nik ikusten nuena ez zetozen bat; sentsazio arraroa neukan. Azkenean utzi nion barioa begiratzeari eta hurbilbidea ondo atera zitzaidan. Landaren gainean jada hegaz errotorra sentitu nuen beheko altueretan, baina ez asko; egia esan haizea flojotxo zegoen. Belarriak jarrita sartu nintzen landan; azken metroetan kendu nituen eta oso frenatua eraman nuen hegala. Ondo lurreratu nintzen. Dotore.Zortzi formako ibilbide horietan nenbilela sentitzen dut kaioen txikoak Ermuko baserriaren gainean: aszendentzia bat biratzen ari ziren. Ez nuen bira gehiago eman; zuzenean jo nuen kaioen bertikalera eta ... heldu ta bario hasi zen kantatzen pit-pit-pit. Zelako lasitua! goraino igo ahal izan nintzen, erlaxatu pixkat eta goiko hotzaz gozatu. Ordu erdi eskaz egin nuen.
Hegala, jada tolestuta, poltsan zegoela eta ni haren gainean luze etzanda, airea ateratzen, denboratxoa eman nion nire buruari. Halan nengoela aprobetxatu nuen nire gorputzari erreparatzeko: Azkura-zipitzik ez nuen sumatu inon; jakina, hegalaldiaren erdia "hazkatzen" emanda ...
Lurreratzeko "jan" nuen landa zatia:
Jan barik geratu zitzaidana:

Mendebalderantz ikusten zena:







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina