Orriak

2015(e)ko uztailaren 28(a), asteartea

2015-07-25. Parapente berriaren erreportaia fotografikoa.

















Matxitxako. Haize lar. 2015-07-27.

GMT ordua: 15:42-15:52

Non: Matxitxakon.





Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa





















Laburpena: 
  



Aireratzea: N43° 26.831' W2° 45.484''. Betiko lekuan haizea e zen lurraren altueran sartzen. 3 saialdi behar izan dut. Altzatu bezain pronto nabaritu dut haizea txantxetakoa ez zela. Azeledaroreaz baliatu naiz aurrera egiteko, eta egia esan problema barik. Iruditu zait azeleradorea hondino gehiago laburtu dezakeedala; ikusiko dut.
Haizea pizkat ezkerretik zetorren (282º). Nik lerro zuzenean jo dut beti azeleradorea topera sakatuz eta labarretik urruntzeko asmoaz, altuera galtzeko. Seguituan erabaki dut bira bakarreko hegalaldia izan behar zela eta. 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 303 m

Igoera max.: 2,2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Haizea gogortxo egon da. Itsasoan zuri guneak ikusten ziren, nik hasieran uste baino sendoagoak. Aireratu bezain pronto, segituan, erabaki dut lurreratzea. Une batez pentsatu dut hegalaldiak balioko zidala parapentearen abiadura maximoa neurtu ahal izateko (gero kalkulu batzuk egingo nituen baina, ondorio argirik gabe).
Buelta eman eta lurreratzera. Hurbiltzean une batez belarriak jarri ditut, esajeratuak, eta altuera ez irabaztearen ordainean norabidea mantentzea kostatu zait nahikotxoa. Arbolen gainetik pasatu eta kendu ditut belarriak; orduan hasi naiz berriro altuera irabazten. Han mantendu naiz, haize zurrunbilotsuan, batzutan atzerantz, batzutan gora, batzutan aurrera eta batzutan beherantz. Bataz beste altuera, nire gogoz kontra, handitu da, baina zegoen beste alernatiba ez nuen egin nahi; hau da, azeleratu eta berriro atera labarrera altuera galtzeko; berriro errekuperatuko nuke bueltan eta. Beraz mantendu naiz boladaren batean haizea ahulduko zelakoan. Halan izan da. Berriro sartu ditut belarriak baina ez lehen bezain handiak (maniobra hori gehiago praktikatu behar dut; pentsatzen dut belarrien tamaina kontrola dezakeedala) eta nabarmen bajatu naiz. Lurretik gertu belarriak zabaldu, buelta bi eskuetan balazta-sokari eta lur hartzera ausart jo dut. Ondo. Espektadoreak era izan ditut maniobran, gero komentatu didate harriturik zeudela espektakuluaz, ezin ulertuz zer egiten nuen han goian, ez gora ez behera. Huelvakoak ziren, begikoak, Donienera zihoazen (azalpen guztiak eman dizkiet, bai haizearen baldintzeei buruz eta bai Gaztelugatxera ailegatzeko ere).


Lurreratzea: N43° 26.801' W2° 45.449'.

2015(e)ko uztailaren 12(a), igandea

Orduñan. Igandea. 2015-07-12.

GMT ordua: 10:52-11:30

Non: Orduñan.
Astea idorra izan da hegaz-kontuetan eta sapatuan hegaz egin ez eta igandean sirimirigaz esnatu da Sukan. Fidatu naiz Mikelen aurreikuspenaz eta Ordunara jo dut. Han hodei baxuak eta zeozer ... egin dugu.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 
  

Agurrak eta egun onak: Lurreratze gunetik pasatzean Mikelo baino ez zegoen. Bakarrik igo naiz. Heldu naizenean 4-5 parapente irtenda zeuden. Aireratze-gunera heltzean han segoen Fili. Lagundu dit parapentea txekeatzen eta irteten. Profesionala baino gehiagoa da beti Filiren jarduera.

Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.482'' Betiko moduen ateran naiz eta hasi naiz azeleradorea probatzen. Aldatu nuen kordinoen luzera eta orain gehiago azeleratzen du. Hondino poleak ez dira ikutzen...; kar kar, galdetu behar diot Mikeli noraino azeleratu daiteke.
Irten ta gutxira belarriak jarri ditut. Gero Filik komentatu dit harrituta geratu dela ateratzen duten zarataz. 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 1001 m

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hodeiak oso bajuak egon dira, eta erraz zen barruan sartzean, beraz, kontuz ibili naiz. Une batean Ruben miradorera joan naiz eta gero azeleradorea probatzen ibili naiz. Zerua bajuegi egon da lasai egoteko. Ordu erdi baino ez dot egin hegaz. 

Lurreratzea: N42° 58.707' W3° 01.006'. Ordunaranzt jo dut eta bero buelta. Ez da mugimendurik egon lurreratzean. Landaren amaieraraino joan naiz. Ondo, sentsazio ona izan dut lurreratzean.

Intxaurrondoen azpian Mikel, Fili, Angel (Irunekoa), David Irunekoak eta Bermeoko Intsusi. Mikelek eman dit parapentea tolestatzeko Z-sakua eta estrenatu dut. Bai errezten du tolestea benetan.

Kontxea goian neukan eta Angelek (Irunekoak) igon nau gora. Gero Angel, David, Mikelo eta laurok filosafatzen egon gara, oso gustora egia esan. Mundua ez dugu konpondu baina txartoago behintzat ez dugu jarri.

2015(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena

Matxitxako. San Fermin. Bali hegala probatzen. 2015-07-07.

GMT ordua: 15:48-16:09

Non: Matxitxakon.
Orduñako hegalaldiak ez ninduen "intringulisa" kendu. Matxitxakon behar nuen eta atzo izan zen hori. Goizean saiatu nintzen baina haizearen norabidea 260º ingurukoa zen eta hori ezinezkoa da. Arratsaldeko hasi zen 275ºen inguruan jartzen eta apribetxatu nuen.
Ala eta guztiz ere ezkerretik gurutzatuegia zegoen haizea nahi nuen probak egin ahal izateko. Baina ... dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon.






Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 
  


Aireratzea: N43° 26.831' W2° 45.484''. Betiko lekuan erraz altzatu eta goian mantendu nuen. Labarrera hurbiltzen heinean hegalak altza nezan espero nuen, baina oteetatik gertu egon arte ez ninduen altzatu. Hondino espero nuen aurreko hegala baino "askoz miresgarriagoa" izatea. Miraririk ez, ordea; ilusioak ez du erabat errealitatea aldatzen (katxis).
Haizea ezkerretik gurutzatuta zetorren (277º). Nik lerro zuzenean jo nuen eta lehenengo momentuetan azeleradorearen erregaljea testatzen egon nintzen; luzeegia zegoen soka. 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 266 m

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Haizearen abiadura ez da altua izan, suabea izan da. Aszendentzia nahikoa baina aprobetxatu zitekeen aldea txikia zen; aireratze gunetik faroraino bakarrik. Azeleradorea probatu dut eta sokak laburtu behar ditudala argi geratu zait.
Probatu gura nuen abiadura baina ez dakit probak nahikoak izan diren. 
Hamabost minutuan baino ez naiz egon airean, eta ez naiz luzatu haizea ahultzen sentitu dudalako eta beste aldetik lurreratzeko, gurutzatuta zegoenez, ez nuen azken uneko sorpresarik nahi.


Lurreratzea: N43° 26.801' W2° 45.449'. Gehiago nabaritu ditut meneoak, gehiago transmititzen du hegalak, agian konpaktuagoa delako. Ondo egin dot lurreratzea, hasieran belarriak jarriz, nahiz eta behar ez.
Gero praktikatu ditut landan hegalaren altzatzeak eta eta amaieran aurkitu dut aurrekoan galdu nuen eskunarrua (aulkiako atzeko boltzan zegoen).
Pazientziaz tolestatu ditut kaxoiak, banan banan, eta zip-boltzak zelako abantailak ekarriko dizkidan fantatzeatzen egon naiz. 
Haizean baino fantasian naiz ni piloto trebea!!