GMT ordua: 10:52-11:30
Non: Orduñan.
Astea idorra izan da hegaz-kontuetan eta sapatuan hegaz egin ez eta igandean sirimirigaz esnatu da Sukan. Fidatu naiz Mikelen aurreikuspenaz eta Ordunara jo dut. Han hodei baxuak eta zeozer ... egin dugu.
Astea idorra izan da hegaz-kontuetan eta sapatuan hegaz egin ez eta igandean sirimirigaz esnatu da Sukan. Fidatu naiz Mikelen aurreikuspenaz eta Ordunara jo dut. Han hodei baxuak eta zeozer ... egin dugu.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Laburpena:
Agurrak eta egun onak: Lurreratze gunetik pasatzean Mikelo baino ez zegoen. Bakarrik igo naiz. Heldu naizenean 4-5 parapente irtenda zeuden. Aireratze-gunera heltzean han segoen Fili. Lagundu dit parapentea txekeatzen eta irteten. Profesionala baino gehiagoa da beti Filiren jarduera.
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.482'' Betiko moduen ateran naiz eta hasi naiz azeleradorea probatzen. Aldatu nuen kordinoen luzera eta orain gehiago azeleratzen du. Hondino poleak ez dira ikutzen...; kar kar, galdetu behar diot Mikeli noraino azeleratu daiteke.
Irten ta gutxira belarriak jarri ditut. Gero Filik komentatu dit harrituta geratu dela ateratzen duten zarataz.
Irten ta gutxira belarriak jarri ditut. Gero Filik komentatu dit harrituta geratu dela ateratzen duten zarataz.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 1001 m
Igoera max.: 2,5 m/s
Sentsazioa airean: Hodeiak oso bajuak egon dira, eta erraz zen barruan sartzean, beraz, kontuz ibili naiz. Une batean Ruben miradorera joan naiz eta gero azeleradorea probatzen ibili naiz. Zerua bajuegi egon da lasai egoteko. Ordu erdi baino ez dot egin hegaz.
Lurreratzea: N42° 58.707' W3° 01.006'. Ordunaranzt jo dut eta bero buelta. Ez da mugimendurik egon lurreratzean. Landaren amaieraraino joan naiz. Ondo, sentsazio ona izan dut lurreratzean.Intxaurrondoen azpian Mikel, Fili, Angel (Irunekoa), David Irunekoak eta Bermeoko Intsusi. Mikelek eman dit parapentea tolestatzeko Z-sakua eta estrenatu dut. Bai errezten du tolestea benetan.
Kontxea goian neukan eta Angelek (Irunekoak) igon nau gora. Gero Angel, David, Mikelo eta laurok filosafatzen egon gara, oso gustora egia esan. Mundua ez dugu konpondu baina txartoago behintzat ez dugu jarri.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina