Orriak

2015(e)ko uztailaren 28(a), asteartea

Matxitxako. Haize lar. 2015-07-27.

GMT ordua: 15:42-15:52

Non: Matxitxakon.





Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa





















Laburpena: 
  



Aireratzea: N43° 26.831' W2° 45.484''. Betiko lekuan haizea e zen lurraren altueran sartzen. 3 saialdi behar izan dut. Altzatu bezain pronto nabaritu dut haizea txantxetakoa ez zela. Azeledaroreaz baliatu naiz aurrera egiteko, eta egia esan problema barik. Iruditu zait azeleradorea hondino gehiago laburtu dezakeedala; ikusiko dut.
Haizea pizkat ezkerretik zetorren (282º). Nik lerro zuzenean jo dut beti azeleradorea topera sakatuz eta labarretik urruntzeko asmoaz, altuera galtzeko. Seguituan erabaki dut bira bakarreko hegalaldia izan behar zela eta. 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 303 m

Igoera max.: 2,2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Haizea gogortxo egon da. Itsasoan zuri guneak ikusten ziren, nik hasieran uste baino sendoagoak. Aireratu bezain pronto, segituan, erabaki dut lurreratzea. Une batez pentsatu dut hegalaldiak balioko zidala parapentearen abiadura maximoa neurtu ahal izateko (gero kalkulu batzuk egingo nituen baina, ondorio argirik gabe).
Buelta eman eta lurreratzera. Hurbiltzean une batez belarriak jarri ditut, esajeratuak, eta altuera ez irabaztearen ordainean norabidea mantentzea kostatu zait nahikotxoa. Arbolen gainetik pasatu eta kendu ditut belarriak; orduan hasi naiz berriro altuera irabazten. Han mantendu naiz, haize zurrunbilotsuan, batzutan atzerantz, batzutan gora, batzutan aurrera eta batzutan beherantz. Bataz beste altuera, nire gogoz kontra, handitu da, baina zegoen beste alernatiba ez nuen egin nahi; hau da, azeleratu eta berriro atera labarrera altuera galtzeko; berriro errekuperatuko nuke bueltan eta. Beraz mantendu naiz boladaren batean haizea ahulduko zelakoan. Halan izan da. Berriro sartu ditut belarriak baina ez lehen bezain handiak (maniobra hori gehiago praktikatu behar dut; pentsatzen dut belarrien tamaina kontrola dezakeedala) eta nabarmen bajatu naiz. Lurretik gertu belarriak zabaldu, buelta bi eskuetan balazta-sokari eta lur hartzera ausart jo dut. Ondo. Espektadoreak era izan ditut maniobran, gero komentatu didate harriturik zeudela espektakuluaz, ezin ulertuz zer egiten nuen han goian, ez gora ez behera. Huelvakoak ziren, begikoak, Donienera zihoazen (azalpen guztiak eman dizkiet, bai haizearen baldintzeei buruz eta bai Gaztelugatxera ailegatzeko ere).


Lurreratzea: N43° 26.801' W2° 45.449'.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina