GMT ordua: 15:48-16:09
Non: Matxitxakon.
Orduñako hegalaldiak ez ninduen "intringulisa" kendu. Matxitxakon behar nuen eta atzo izan zen hori. Goizean saiatu nintzen baina haizearen norabidea 260º ingurukoa zen eta hori ezinezkoa da. Arratsaldeko hasi zen 275ºen inguruan jartzen eta apribetxatu nuen.
Ala eta guztiz ere ezkerretik gurutzatuegia zegoen haizea nahi nuen probak egin ahal izateko. Baina ... dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon.

Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Aireratzea: N43° 26.831' W2° 45.484''. Betiko lekuan erraz altzatu eta goian mantendu nuen. Labarrera hurbiltzen heinean hegalak altza nezan espero nuen, baina oteetatik gertu egon arte ez ninduen altzatu. Hondino espero nuen aurreko hegala baino "askoz miresgarriagoa" izatea. Miraririk ez, ordea; ilusioak ez du erabat errealitatea aldatzen (katxis).
Haizea ezkerretik gurutzatuta zetorren (277º). Nik lerro zuzenean jo nuen eta lehenengo momentuetan azeleradorearen erregaljea testatzen egon nintzen; luzeegia zegoen soka.
Haizea ezkerretik gurutzatuta zetorren (277º). Nik lerro zuzenean jo nuen eta lehenengo momentuetan azeleradorearen erregaljea testatzen egon nintzen; luzeegia zegoen soka.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 266 m
Igoera max.: 2 m/s
Sentsazioa airean: Haizearen abiadura ez da altua izan, suabea izan da. Aszendentzia nahikoa baina aprobetxatu zitekeen aldea txikia zen; aireratze gunetik faroraino bakarrik. Azeleradorea probatu dut eta sokak laburtu behar ditudala argi geratu zait.
Probatu gura nuen abiadura baina ez dakit probak nahikoak izan diren.
Hamabost minutuan baino ez naiz egon airean, eta ez naiz luzatu haizea ahultzen sentitu dudalako eta beste aldetik lurreratzeko, gurutzatuta zegoenez, ez nuen azken uneko sorpresarik nahi.

Lurreratzea: N43° 26.801' W2° 45.449'. Gehiago nabaritu ditut meneoak, gehiago transmititzen du hegalak, agian konpaktuagoa delako. Ondo egin dot lurreratzea, hasieran belarriak jarriz, nahiz eta behar ez.
Gero praktikatu ditut landan hegalaren altzatzeak eta eta amaieran aurkitu dut aurrekoan galdu nuen eskunarrua (aulkiako atzeko boltzan zegoen).
Pazientziaz tolestatu ditut kaxoiak, banan banan, eta zip-boltzak zelako abantailak ekarriko dizkidan fantatzeatzen egon naiz.
Haizean baino fantasian naiz ni piloto trebea!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina