GMT ordua: 10:00-11:17
Non: Orduñan.
Aurreko astean heldu zitzaidan Bali hegala estreinatu gura nuen. Kirioak dantzan izan ditut, bai hara heldu baino lehen bai airean ere. Hegalaldian abdominalak uzkurtzen egon naiz denbora guztian diferentziak eta mesfidantzak eraginda. Lurreratzean minduta neukan nire gerriko gantza azpiko (sakontasun handiko) "tableta".
Aurreko astean heldu zitzaidan Bali hegala estreinatu gura nuen. Kirioak dantzan izan ditut, bai hara heldu baino lehen bai airean ere. Hegalaldian abdominalak uzkurtzen egon naiz denbora guztian diferentziak eta mesfidantzak eraginda. Lurreratzean minduta neukan nire gerriko gantza azpiko (sakontasun handiko) "tableta".
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Bidaia: Goiz goizetik atera gura izan dut etxetik eta behiz ez; bi aldiz egin behar izan dut. Lehenengo aldian kaskoa eta elektronika ahaztuta atera naiz eta Gernikatik pasatzean konturatu naiz ahaztutakoa eta buelta egin behar izan dut. Bigarrenean den-dena neramala lasaitu behar nintzela esan behar izan diot nire buruari behin da berriz. Nire buruari jaramon handirik egiten ez nionez hasi naiz portuguêsez berba egiten eta lasaitu naiz. Denbora galduta errekuperatzeo autopistatik joan naiz, a todo lujo.
Agurrak eta egun onak: Lurreratze gunetik pasatu naiz han zegoen jendea agurtzeko eta eskeintzeko kotxeko leku bat aireratze gunera baten bat igotzeko. Eta alderantziz izan da, neu igo naute gora; Irene, David Irenerena eta Iñaki Etxenagusia (durangarra) ta laurok joan gara Daviden furgonetan. Bidaian hegalaldiko bideoak eta snorkela eta buzeoa hizpide. Aparkamentuan Iñaki geratu da bere kotxea bajatzeko eta beste hirurok trepeta guzti-guztiak hartuta airereatze gunera abiatu gara, ixildu barik, eta ni atsanka, heldu gara gora. Han zegoen Fili eta hiru ikasle. Hantxe agurrak eta musuak.
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.482'' Irene eta David ni baino arinago ibili dira, ni izan naiz azkena aireratzen. Filik lagundu dost eta animatu. Dena ondo joan da eta ... aste bete beranduago airekoa dena airean egon da. Ni urduri-urduri egon naiz.
Holako batean ni hegaz nengoela Filik oihukatu dit: "Utziozu parapentea begiratzeari! Ez zaizu lurrunduko!"
Holako batean ni hegaz nengoela Filik oihukatu dit: "Utziozu parapentea begiratzeari! Ez zaizu lurrunduko!"
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 1011 m
Igoera max.: 3,2 m/s
Sentsazioa airean: Aireratu eta azeleradorea probatu gura izan dut. Eta konturatu naiz zeozer ez zegoela ondo. Eta ez zegoen; eskuma aldeko haria txarto jarri izan dut eta ezin nuen azeleratu. Une batean pentsatu dut askatzea eta berriro lotzea baina urduri egon naiz, mesfidantzaz parapente berriaz eta erabaki dut zegoen moduan uztea.
Nabaritu dut balaztak gogorragoak Quark-ekoak baino. Parapentea bera konpaktuagoa, sentsazioak gehiago transmititzen dizkio parapenteroari. Biratzen oso ona iruditu zait; bi termika behe-behetik hartu ditut eta biratzen erreza iruditu zait.
Airea termikoa egon da, eta egia esan nik altuera handirik ez dut lortu, une batzuetan ere lurreratzera joango beharko nintzela iruditu zait, baina bi termikek jarri naute berriro goian.
Belarriak probatu ditut. Parapentea geratzen da erditara baino txikiagotara murriztuta. Belarriak ez dira sartuta gelditzen eta flameatzen dute. Hori guztia niretzat berria. Berria ere kordinoen banaketa. A eta A' banda bakoitzetik kordino bakarra ateratzen da; harrigarria. Kontzentrazioa galtzen hasi naizenean Orduñarantz jo dut eta zezen-plazan buelta eman dut. Ez dut sentidu oso azkar joan naizenik baina gero datuak ikustean ikusi dot abiadura maximoa 89 km/h-koa izan dela. Esan behar dut hori errore bat izan behar dela, naiz eta haizearen alde izan, ez dut sinisten; kar kar.
Lurreratzea: N42° 58.707' W3° 01.006'. Behean bero, eta haize handirik ez. Landaren amaieraraino joan naiz. Ondo, sentsazio ona izan dut lurreratzean.
Intxaurrondoen azpian Mikel, Fili, Angel (Irunekoa), Nestor(I), Juanjo, Ander (azpeitiakoa), Alfonso (Burgoskoa). Mikel eta Fili neu kerizpera heldu bezain pronto hasi dira galdezka sentsasioez, impresioez, belarrik belarriko irriparre kutsagarri banarekin. Txantxa batzuk egin dizkidate ta aulkia ere erosi beharko dudala bat ez datorrelako parapente berriarekin eta; kar kar. Betiko moduan giro ezin hobea.
Joseba heziketa fisikoko irakaslea ere ezagutu dut.
Beste gerizpean zeuden Irene, David, Aritz (Ez aurreko egunekoa) Carolinarena, eta Carolina. Hantxe neukan nik parapentea eta Carol Irenek aurkeztu didanean nabaritu diot azentuan hemengoa ez zela. Do Brasil! Eu não podia acreditar! Nesta semana dois vezes tenho estado com dois brasileiros (numa delas umeen aldeko UNICEF-eko funtzionario batekin; Felipe). Não pude aguantar e comencei a dizer: "que bacana!". Ela també ficou surpresa. Fixe!! Nós estivemos a falar durante meia hora; ela brasileiro e eu portunholo. Kar kar. Depois os dois casais foram a comer uns sanduiches com "presunto" e eu voltei para a turma de Mikelo e Fili. Goiza ezin zen beteago izan!!!
Mikelekin adostu dut z-poltza bat arin gordetzeko parapentea eta boltsa bat elektronika altzuan eramateko.
Azken orduan agertu da beste Nestor bat, bigarren hegalaldia egitetik. Kotxea goian zeukan eta nik eraman dut kotxeraino. Hori baino lehen guztiak agurtu ditut eta hurrena are hobea izango dela erabaki dugu; argi dago gure esku dago ta. Filik gorantziak eman dizkit Sukarrietako Gotxoni eta Eukeneri emateko. Dena animo eta giro gozoa, zelako ondo. Filik esan duenez, ume handiak gara, jolasten, jostilu gareztiez!!! Eta umeak bezala disfrutatzen!!!
Zelako ona den hegaz egitea!!!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina