Orriak

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Matxitxakotik Bakiora arratsaldean. Lurreratze berria. 2015-10-20.

GMT ordua: 16:15-16:38

Non: Matxitxakon.
Goizekoa nahikoa ez eta bazkaldu eta siestaren ondoren Euskalmentek datu aprobetxagarriak emoten zituen. Lar pentsatu barik kotxea hartu eta Matxitxakora!!!



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Laburpena: 



   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea sartzen zela iruditu zitzaidan eta bizkarra emoten altzatu nuen parapentea, Lehenengoan ez nuen hegala simetriko altzatu eta berriro bota nuen. Despuztu barik geratu zenez segituan altzatu nuen eta "bigarrenean" perfekto lortu nuen. Goizean bezala labarrera heldu baino lehen airean nengoen eta honek prometitzen zuen! ;). Segituan hasi nintzen gorantza egiten. Haizea eskumatik zetorrenez nik ezkerretara jo eta hantxe altuera irabazi nuen. Hodei potoloak eta urdiguneak ortzian.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 495 m.

Igoera max.: 2,4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Goizean baino hodei gehiago eta ilunago zeuden, urdiguneak ere agertzen ziren. Ezkerretarantz jo eta hasi nintzen igotzen. Argi neukan helburua. Bakiora joatea, lurra hartzeko gune berria ezagutzera (Vivok kontatutakoa) eta garaiz heldu Bakio-Bermeo autobusa hartzeko. Kasi 500 m-ko altuera lortu nuenean jo nuen Bakioz beste aldeko labarrera, hori ere probatu gura nuen lurreratu baino lehen eta. Itsasoan zuriguneren bat ikusten zen, ez beldurtzeko modukoa baina hasi nintzen pentsatzen ea lurreratzeko gunea ez ote zen haizebe-haizebea izango eta turbulentziarik ez ote zuen.
Bakioz beste aldeko labarra lortu nuen eta hantxe konprobatu nuen haizearen abiadura handiagoa zela. Une batez azeleragailua zapaldu behar izan nuen labarraren aurrekaldean jartzeko.
Arratsaldeak gero ta laburragoak direnez  ez nuen buelta gehiagorik emon eta hondartzara jo nuen, gero lurreratze gunera joateko. 

Lurreratzea: N43° 25.493' W2° 48.753'. Hondartzatik lurreratze gunera ziztu bizian egin nuen. Argi zegoen haizeren abiadura handiagoa zela. Halan da guztiz ere hondartzako eraikuntza altutik hara distantzia handia zegoen eta esperantza neukan errotor handirik ez zela egongo (jakina da errotorrak handiagoak direla haize freskoarekin motelekin baino). 
Lurreratu nahi nuen puntuaren bertikalean kokatu nintzen eta konprobatu nuen ez nuela aurrerantz egiten azeleragailua zapaldu barik. Topera zapaldu behar barik hasi nintzen ea ea bertikalean bajatzen. Behean aita bat eta semea txakurra paseatzen eta txaletetako bateko patioan familia bat espektakulua ikusten (pentsamentu iluna agertu zitzaidan gogoan: ez dut ba "espektalulua" emonto ezta?). Altuera gero eta txikiagoa izan eta mugimenduak gero eta animatuagoak egin ziren. Holako batean parapentea piloa aurreratu zitzaidan eta frenoak erabili behar izan nuen. Argi neukan lur-hartzea gozoa ez zela izan behar. Handik gutxira hartzear kasi nengoela eskumako planoa plegatu zitzaidan, ernai nenbilenez konpentsatu eta plegalda atera nuen. Parapentea azeleratu zen eta bajuegia nengoen. Frenatu nuen beheraino baina oinak jarri barik, eta berriro aulkiak jaso zuen aporrizajea. 
Ez zitzaidan haize dabilelean leku zoragarria lurreratzeko, egia esan. Berriro probatu beharko da haize gutxiagorekin ea hobea den. 

Dena bildu eta autobus geltokira jo nuen. Begiratu nuen Bizkaibuseko App-ean eta azken bidaia pasata zegoen.

Konbentzimendu handirik gabe atera nuen hatzamar lodia pasatzen ziren kotxeei. Pasatzen ez zirenean WhatsAppan erabili nituen biak etxerako buelta eskatzeko. 
Eguna gaututa zalditeria heldu zitzaidan eta matxitxakoan neukan kotxeraino eraman ninduen. 
Egun bete-betea.
Hurrengoetan lurreratzeak findu behar ditut! Seguru!!!

Matxitxakotik Bermeora goizean. Aspaldiko partez. Planak aldatuz. 2015-10-20.

GMT ordua: 09:24-09:54

Non: Matxitxakon.





Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 



   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'' . Aurrerantz atera naiz eta lehenengo saialdian. Nabaritu dut haizea pixkat eskumatik zetorrela. Labarrera heldu baino lehen airean nengoen. Eta segituan hasi naiz gorantza joaten. 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 538 m.

Igoera max.: 2,2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Aireratu bezain pronto ezkerretarantz noa eta hasten naiz altuera irabazten. Haizea pizkat eskumatik zetorren eta ezkerrera dauden labarrak hobeto orientatuta zeuden. Ermutik pasatzen naiz altuera dezentekin eta Gaztelugatzeko aldera ere pasatzen naiz altuera irabazten.
Hasiera batean eta haizearen norabidea ikusita pentsatuta neukan Bakiora joatea eta Miguel Vivok aipatu zidan lurreratze gunea "dastatzea" (aurreko hileko paseo batean lokalizatu nuen eta ederra zela konprobatu nuen, halan saiestuko nuen hondartzan lurreratzea). Baina goian nengoela Bermeoko parajea ikusita otu zitzaidan aspaldian ez nuela egiten Bermeoko bidea eta gaur izan zitekeela egun aproposa. Gainera lantokiaren gainetik pasatuko nintzen lehendabiziz, jubilatuta egonda gero, eta hori izan zitekeen nire buruari egiten nion erregalu ederra hirurogeitabat urte betetzeagatik. Dudamudatan egon nintzen altuera irabazten nuen bitartean. 500 m-ko altuera lortu gura nuen bai Bakiora joateko baita ere Bermeora joateko.
Haizearen datuak ikusita orain konprobatzen dut aireratu eta gero haizearen abiadura pixkat igo zela. 
Zenbait bira emon eta gero argi ikusi nuen Bermeora joan gura nuela. Gerturatu nintzen Matxitxako ekialdeko labarrera eta handik azeleradorea sakatuta hasiera batean jo nuen Instituturantz.
Institutuko labarrera 300 m-ko altuerarekin heldu nintzen eta Tonpoirantz jo nuen. 
Zalbala ikasle ohiak kanposantuko landako bedartza mozten ari zela ikusi nuen, eta hantxe lurreratu nahi nuela pentsatu. 
Goian oso lasai zegoen dena. Ikusten ziren itsasoan zurigune bakan batzuk; oso gutxi. Institutuko patioak ikasle batzuk sartzen ziren gimnasioan; Heziketa Fisikoa egiteko imajinatu gura nuen. Nire lankide trebe zintzo eta leialak non ote ziren be imajinatzeko beta izan nuen. San Franziskoko umeak patioan zeuden eta haien irrintziak eta oihuak goitik ere entzuten ziren (zelako beldurra, han jaustea!!!).
Ez nuen lurreratzeko landa "jan" nahi eta hasi nintzen hurbiltzea, lurra hartzeko, hego alderantz jotzen. 

Lurreratzea: N43° 25.398' W2° 43.736'. Nahiko baju nengoela, nik nahi nuen altueran bide batez esanda, bat batean konturatzen naiz ez dudala aurrera egiten eta ez ditudala gaindituko kanposantuko landako hegoko aldean dauden "Platanus occidentalis"  arbolak. Dedio!!! Ez zegoen atzera bueltarik eta erabakia hartu behar nuen; zaldiak alhatzen diren soloa hor behean zegoen eta hor izan beharko zen. Eta halan izan zen. Azken metroetan sentitu nuen errotorra baina memperatu nuen. Aulkiak bigundu zidan lurreratzea eta dena ondo bukatu zen.

Parapentea sasi batzuetatik askatzen nengoela gizon edadetu batek, errepidez beste aldeko espaloitik, munduko berotasun osoarekin agurtu ninduen eta hegalaladia ikusi zuela adierazi zidan. Nik eskertu nion eta ni be pozarren agurtu nuen.
Handik gutxira non agertzen da Zabala ikasle ohia. Zelako irribarrea zekarren ahoan! ni baino pozago zirudien. Agurtu, poztu eta desio onak elkarri trukatu ta berak alde ta nik tolestatzera. Hasi besterik ez dudala egin eta non agertzen zaidan Patxi!!! Zelako poza!!! Korreosera zihoala korrespondentziaren bila. Agurrak, bosteko luze eta gozoa, elkarrizketa atsegina eta sentsazio ezin hobeak. A!!!!!!!!

Dena bilduta soloko atea zabaldu, berriro itxi eta Viviendas de Vizcaiako etxeetatik buelta emonda Matxitxakora jo nuen kotxaren bila.

Bidean 5 geldialdi egin behar izan nuen. Arenen, errauskailuko miradorean, Madariaga errekako merenderoan, Alvarezeneko pikondoetan eta Gas Plantako aparkalekuan. Leher eginda heldu nintzen kotxera! Lehertzeko modukoa zen benetan alegrantzia!!!