GMT ordua: 16:15-16:38
Non: Matxitxakon.
Goizekoa nahikoa ez eta bazkaldu eta siestaren ondoren Euskalmentek datu aprobetxagarriak emoten zituen. Lar pentsatu barik kotxea hartu eta Matxitxakora!!!
Goizekoa nahikoa ez eta bazkaldu eta siestaren ondoren Euskalmentek datu aprobetxagarriak emoten zituen. Lar pentsatu barik kotxea hartu eta Matxitxakora!!!
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Laburpena:
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 495 m.
Igoera max.: 2,4 m/s
Sentsazioa airean: Goizean baino hodei gehiago eta ilunago zeuden, urdiguneak ere agertzen ziren. Ezkerretarantz jo eta hasi nintzen igotzen. Argi neukan helburua. Bakiora joatea, lurra hartzeko gune berria ezagutzera (Vivok kontatutakoa) eta garaiz heldu Bakio-Bermeo autobusa hartzeko. Kasi 500 m-ko altuera lortu nuenean jo nuen Bakioz beste aldeko labarrera, hori ere probatu gura nuen lurreratu baino lehen eta. Itsasoan zuriguneren bat ikusten zen, ez beldurtzeko modukoa baina hasi nintzen pentsatzen ea lurreratzeko gunea ez ote zen haizebe-haizebea izango eta turbulentziarik ez ote zuen.
Bakioz beste aldeko labarra lortu nuen eta hantxe konprobatu nuen haizearen abiadura handiagoa zela. Une batez azeleragailua zapaldu behar izan nuen labarraren aurrekaldean jartzeko.
Arratsaldeak gero ta laburragoak direnez ez nuen buelta gehiagorik emon eta hondartzara jo nuen, gero lurreratze gunera joateko.
Lurreratzea: N43° 25.493' W2° 48.753'. Hondartzatik lurreratze gunera ziztu bizian egin nuen. Argi zegoen haizeren abiadura handiagoa zela. Halan da guztiz ere hondartzako eraikuntza altutik hara distantzia handia zegoen eta esperantza neukan errotor handirik ez zela egongo (jakina da errotorrak handiagoak direla haize freskoarekin motelekin baino). Bakioz beste aldeko labarra lortu nuen eta hantxe konprobatu nuen haizearen abiadura handiagoa zela. Une batez azeleragailua zapaldu behar izan nuen labarraren aurrekaldean jartzeko.
Arratsaldeak gero ta laburragoak direnez ez nuen buelta gehiagorik emon eta hondartzara jo nuen, gero lurreratze gunera joateko.
Lurreratu nahi nuen puntuaren bertikalean kokatu nintzen eta konprobatu nuen ez nuela aurrerantz egiten azeleragailua zapaldu barik. Topera zapaldu behar barik hasi nintzen ea ea bertikalean bajatzen. Behean aita bat eta semea txakurra paseatzen eta txaletetako bateko patioan familia bat espektakulua ikusten (pentsamentu iluna agertu zitzaidan gogoan: ez dut ba "espektalulua" emonto ezta?). Altuera gero eta txikiagoa izan eta mugimenduak gero eta animatuagoak egin ziren. Holako batean parapentea piloa aurreratu zitzaidan eta frenoak erabili behar izan nuen. Argi neukan lur-hartzea gozoa ez zela izan behar. Handik gutxira hartzear kasi nengoela eskumako planoa plegatu zitzaidan, ernai nenbilenez konpentsatu eta plegalda atera nuen. Parapentea azeleratu zen eta bajuegia nengoen. Frenatu nuen beheraino baina oinak jarri barik, eta berriro aulkiak jaso zuen aporrizajea.
Ez zitzaidan haize dabilelean leku zoragarria lurreratzeko, egia esan. Berriro probatu beharko da haize gutxiagorekin ea hobea den.
Dena bildu eta autobus geltokira jo nuen. Begiratu nuen Bizkaibuseko App-ean eta azken bidaia pasata zegoen.
Konbentzimendu handirik gabe atera nuen hatzamar lodia pasatzen ziren kotxeei. Pasatzen ez zirenean WhatsAppan erabili nituen biak etxerako buelta eskatzeko.
Eguna gaututa zalditeria heldu zitzaidan eta matxitxakoan neukan kotxeraino eraman ninduen.
Egun bete-betea.
Hurrengoetan lurreratzeak findu behar ditut! Seguru!!!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina