Orriak

2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Matxitxakon udaberria. Urteko lehena. 16-03-22

GMT ordua: 10:45-11:15

Non: Matxitxakon.
Udaberriko goiz lainotsua izan da. Tolomet appak datu onak eman ditu eta urteko lehen hegalaldia egiteagatik irrikan nengoela Matxitxakora joan naiz!



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 




   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haize hotza eta ahul sartzen zen. Aurrez aurrez zetorren. Patxada handiz ibili naiz, erropa mordoa jantzita, ez nuen airatu baino lehen izerditan hasi. Aurreruntz korrika egiten atera naiz. Ondo, eskumako aldea aurreratu zait eta zuzendu dut. Haizeak ez zuen indar handirik eta labarrera hurbiltzean hasi naiz sentitzen goranzko bultzada. Lehemengoan atera naiz. Airean, zelako hotza!

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 



Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 488 m.

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Hotza. Eguratsa ez zegoen garden. Goian hodeiak, eboluzioako bertikalekoak baina ez oso deigarriak. Ortzea ez da ikusi inoiz urdina. Villano aldetik behelainoa zegoela zirudien. Alta haizea 330ºko norabidetik zetorren eta ez zen Matxitxara helduko.
Altuera erraztasunez mantentzen zen, labarrera gerturatu eta barioak kantatzen hasten zen. Aireratu bezain pronto azeleradorea probatu dut, belarriak eta buelta pare bat egin dut dena egon behar zen lekuan zegoela konprobatzeko. Jatagaina hodeirik gabe zegoen baina airea ez zegoen bat ere gardena. Ezkerretara jo dut eta Doniekeko kalara pasatu naiz. Han lortu dut altuera handiena. Une batez Bakiora joatea pasatu zait burutik baina, udako autobusik ez eta ... ez nau animatu ideidak. Hotza izugarria izan da. Donieneko kalatik zuzenean itzuli naiz aireratze gunera, lerro zuzenean eta gero altuera galtzeko farora joan naiz. Lurreratzeko ideiaz eta altuera berriro ez irabazteko asmoz belarriak jarri ditut; belarri kontrolatuak, ez haizeak astintzen dituen horietakoak. Lurreratzen gunera heldu naiz oso altuera egokiaz.

Lurreratzea: N43° 26.793' W2° 45.488'. Labarrarekiko perpendikularrean haizea zetorrenez hurbiltzea ipar aldera egin behar izan dut; ez ipar mendebalderantz. Errotor txikia sentitu dut eta oso kontrolatuak mantendu ditut balaztak, azken uneko sorpresarik ez izateko. Ondo lurreratu naiz. Kotxetik gertu. 

Plegatzen nengoela, ama, alaba eta seme txikiaz osatutako familia batekin elkarrizketa sinpatikoa izan dut. Alabari guai iruditu zaio eta semeak aitortu du 20 urterekin, bere arrebak bezala, berak ere egingo duela parapente. Gero alde egin dute; faroraino joan nahi baitzuten. Elkarrizketan nolabait elkarrekin topatuko garela hemendik 20 urtera argi geratu da; amak kenduta beste biak nirekin batera egingo dute hegaz paraje horietan eta.
Ordurarte ... ondo ibili, hirukote sinpatiko hori!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina