GMT ordua: 15:39-16:41
Non: Matxitxakon.
Atzoko eguratsa baino hagitzez argiago gaurkoa, baina urrun niri gustatzen zaidan urdin elektrikotik. Bazkaldu, siesta hartu eta hegaz egitera joan. Gehiago eska liteke?
Atzoko eguratsa baino hagitzez argiago gaurkoa, baina urrun niri gustatzen zaidan urdin elektrikotik. Bazkaldu, siesta hartu eta hegaz egitera joan. Gehiago eska liteke?
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Labarrarekiko ezin perpendikularagoa izan da haizea. Itsasoan ikusten ziren olatutxoak apurtzen, alta nik banekien hori eguerdiko haize gogorragoaren oroitzapena baino ez zela. Haizea sartzen zen pixkat aireratze-gunean eta hari bizkarra ematen altzatu dut hegala, balaztak esku banatan eta aurreko bi banda esku batean. Ondo eta suabe altzatu dut eta erraza egin zait maniobra. Bedarrak ez nau trabatu eta lehenengoan atera naiz.
Aireratu ta pentsatu dut, "gaur egun aproposa Bermeoko kanposantu alboko landara lurreratzera joateko. 550 m-ko altuera besterik ez dut behar; ea ba!"Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 555 m.
Igoera max.: 2,2 m/s
Sentsazioa airean: Hotza bai baina ez atzoko beste hotzik. Eta eguratsa garbiago gaur atzo baino. Hodeirik apenas; kumulus humilis motako batzuk. Eta eguzkia mendebaldetik arpegia epeltzen. Haizea ondo bideratuta zegoen eta errez lortzen zen altuera. Beste gauza bat zan 500 m-tik gora igotzea.
Batez ere aireratze gunetik ezkerretako aldean mugitu naiz. Buruan izan dut lurreratzea Bermeoko kanposantu alboko landa eta 500 m-tik gora une batez egon naizenean agertu da hegotik helikoptero bat, Gabiota plataformara zihoala. Eta aztoratu naiz, zalantza izan dut, altuera galdu eta erabaki dut kotxearen alboan lurreratzea. Itsasoaren gainean ibili naiz altuera galtzen eta bueltatzeko ibilbidea belarriak jarrita egin dut. Buelta horretan baso erreari erreparatu diot eta zauritu bezala sentitu dut; pena ematen du harritxar biluzien ikuskizunak; ez iratxerik, ez ote zuririk.
Lurreratzea: N43° 26.793' W2° 45.488'. Altuera galtzeko belarriak jarrita ibili naiz tarte batean. Gero lurreratzeko landaren gainean jarri naizenean altuera ez nuen galtzen eta hor ibili naiz zortzi itxiak egiten. Azkenean errotorraren altueran nengoela mendebaldera jo dut, ez haizea handik zetorrelako baizik eta landa norabide horretan luzatzen delako. Oso ondo hartu dut lur.Batez ere aireratze gunetik ezkerretako aldean mugitu naiz. Buruan izan dut lurreratzea Bermeoko kanposantu alboko landa eta 500 m-tik gora une batez egon naizenean agertu da hegotik helikoptero bat, Gabiota plataformara zihoala. Eta aztoratu naiz, zalantza izan dut, altuera galdu eta erabaki dut kotxearen alboan lurreratzea. Itsasoaren gainean ibili naiz altuera galtzen eta bueltatzeko ibilbidea belarriak jarrita egin dut. Buelta horretan baso erreari erreparatu diot eta zauritu bezala sentitu dut; pena ematen du harritxar biluzien ikuskizunak; ez iratxerik, ez ote zuririk.
Eta basoan iratxerik ikusten ez bazen ere lurreratzeko landan bazen bat; Iratxe izeneko neskato bat, txupetea ahoan eta hala eta guztiz ere berba-jario. Bere abentura kontatu dit, zelan jauzi den lurrera eta zelan altzatu ere minik hartu barik eta niri begira ibili dela ... . Musu gozoa eman dit bere aitak (kezkatuta endredurik egin ez zezan) konbentzitu duenean alde egin behar zutela.
Beno, ez naiz Bermeon lurreratu desisatzen nuen bezala baina horren ordez Iratxe bermeotar txikitxo ta berritsuaren musua jaso dut. Zeozer gehiago eska liteke? Gaur ez!!!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina