Orriak

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Matxitxakotik Bermeora goizean. Aspaldiko partez. Planak aldatuz. 2015-10-20.

GMT ordua: 09:24-09:54

Non: Matxitxakon.





Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 



   
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'' . Aurrerantz atera naiz eta lehenengo saialdian. Nabaritu dut haizea pixkat eskumatik zetorrela. Labarrera heldu baino lehen airean nengoen. Eta segituan hasi naiz gorantza joaten. 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 538 m.

Igoera max.: 2,2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Aireratu bezain pronto ezkerretarantz noa eta hasten naiz altuera irabazten. Haizea pizkat eskumatik zetorren eta ezkerrera dauden labarrak hobeto orientatuta zeuden. Ermutik pasatzen naiz altuera dezentekin eta Gaztelugatzeko aldera ere pasatzen naiz altuera irabazten.
Hasiera batean eta haizearen norabidea ikusita pentsatuta neukan Bakiora joatea eta Miguel Vivok aipatu zidan lurreratze gunea "dastatzea" (aurreko hileko paseo batean lokalizatu nuen eta ederra zela konprobatu nuen, halan saiestuko nuen hondartzan lurreratzea). Baina goian nengoela Bermeoko parajea ikusita otu zitzaidan aspaldian ez nuela egiten Bermeoko bidea eta gaur izan zitekeela egun aproposa. Gainera lantokiaren gainetik pasatuko nintzen lehendabiziz, jubilatuta egonda gero, eta hori izan zitekeen nire buruari egiten nion erregalu ederra hirurogeitabat urte betetzeagatik. Dudamudatan egon nintzen altuera irabazten nuen bitartean. 500 m-ko altuera lortu gura nuen bai Bakiora joateko baita ere Bermeora joateko.
Haizearen datuak ikusita orain konprobatzen dut aireratu eta gero haizearen abiadura pixkat igo zela. 
Zenbait bira emon eta gero argi ikusi nuen Bermeora joan gura nuela. Gerturatu nintzen Matxitxako ekialdeko labarrera eta handik azeleradorea sakatuta hasiera batean jo nuen Instituturantz.
Institutuko labarrera 300 m-ko altuerarekin heldu nintzen eta Tonpoirantz jo nuen. 
Zalbala ikasle ohiak kanposantuko landako bedartza mozten ari zela ikusi nuen, eta hantxe lurreratu nahi nuela pentsatu. 
Goian oso lasai zegoen dena. Ikusten ziren itsasoan zurigune bakan batzuk; oso gutxi. Institutuko patioak ikasle batzuk sartzen ziren gimnasioan; Heziketa Fisikoa egiteko imajinatu gura nuen. Nire lankide trebe zintzo eta leialak non ote ziren be imajinatzeko beta izan nuen. San Franziskoko umeak patioan zeuden eta haien irrintziak eta oihuak goitik ere entzuten ziren (zelako beldurra, han jaustea!!!).
Ez nuen lurreratzeko landa "jan" nahi eta hasi nintzen hurbiltzea, lurra hartzeko, hego alderantz jotzen. 

Lurreratzea: N43° 25.398' W2° 43.736'. Nahiko baju nengoela, nik nahi nuen altueran bide batez esanda, bat batean konturatzen naiz ez dudala aurrera egiten eta ez ditudala gaindituko kanposantuko landako hegoko aldean dauden "Platanus occidentalis"  arbolak. Dedio!!! Ez zegoen atzera bueltarik eta erabakia hartu behar nuen; zaldiak alhatzen diren soloa hor behean zegoen eta hor izan beharko zen. Eta halan izan zen. Azken metroetan sentitu nuen errotorra baina memperatu nuen. Aulkiak bigundu zidan lurreratzea eta dena ondo bukatu zen.

Parapentea sasi batzuetatik askatzen nengoela gizon edadetu batek, errepidez beste aldeko espaloitik, munduko berotasun osoarekin agurtu ninduen eta hegalaladia ikusi zuela adierazi zidan. Nik eskertu nion eta ni be pozarren agurtu nuen.
Handik gutxira non agertzen da Zabala ikasle ohia. Zelako irribarrea zekarren ahoan! ni baino pozago zirudien. Agurtu, poztu eta desio onak elkarri trukatu ta berak alde ta nik tolestatzera. Hasi besterik ez dudala egin eta non agertzen zaidan Patxi!!! Zelako poza!!! Korreosera zihoala korrespondentziaren bila. Agurrak, bosteko luze eta gozoa, elkarrizketa atsegina eta sentsazio ezin hobeak. A!!!!!!!!

Dena bilduta soloko atea zabaldu, berriro itxi eta Viviendas de Vizcaiako etxeetatik buelta emonda Matxitxakora jo nuen kotxaren bila.

Bidean 5 geldialdi egin behar izan nuen. Arenen, errauskailuko miradorean, Madariaga errekako merenderoan, Alvarezeneko pikondoetan eta Gas Plantako aparkalekuan. Leher eginda heldu nintzen kotxera! Lehertzeko modukoa zen benetan alegrantzia!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina