Orriak

2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea

Orduñan. Igandea. Batzuek gure esku dago-n, beste batzuek termiken esku. 2015-06-21. Uda.

GMT ordua: 11:41-13:12

Non: Orduñan.
Eguneko ideia Mikelorekin adostea parapente berriaren talla. Hasieran 28 M izan behar zen eta amaieran 30 L izan da. Gaur berriro 16 urteko nire Quark-ez hegaz egin dut. Poz pozik..



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena: 
  



Aireratzea:  N42° 57.698' W3° 01.467' Gaur be parapentero aldra egon da goian. Neu Aritzek igo nau, beste hirukin batera. Txanda heltzeko zain nengoela agertu dira Kato, Idoia eta Joseba. Urte bete ikusi barik. Betiko moduen begikotasuna zeriela. Musuak eta agurrak; hegaz egiteko sarera ezin hobea.

Ibilbidea:

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 1140 m

Igoera max.: 3,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Termikoa egon da, atzo baino gehiago. Hasieran bazirudien eguna flojoago egongo zela baina gero baldintzak hobeak izan dira, niretzat behintzat. Buelta pare bat edo aireratze gunearen aurrean eta gero Rubenen balkoiranz joan naiz, gaur ere. Errepidearen gainean termica zegoen eta hantxe alturatxoa hartu dot. Rubenen balkoian ez dut gauza handirik atrapatu eta bueltan berriro lortu dut altuera fugan (errepideko labarrean). Gaur ez dut argazki kamerarik eraman eta lasaiago egon naz. Birjinarantz jo dut baina iristeko posibilitaterik gabe. Hurbilhu naiz Pico del Fraiderantz eta zurrunbilotsu zegoen; plegada imintzio bi izan ditut eta zabaldu naz erdigunerantz. Errepideko zigizagaren gainean oso baju egon naiz. Basagurenetik pasa eta uztondo edo galondoko landa batean gainean termikoan bira batzuk eman ditut. Hor mantendu naiz beitegitarantz jo dut eta hor lortu dut goraino igo nauen bat, 17 bira geroago labarrekoak hartu nau eta berriro goraino. Horrekin bete naz eta lurreratzera jo dut baina Birjinari begira denbora guztian. Tarte horretan be zeozer harrapatu dut. Azkar bajatzeko une batean belarriak sartu dizkiot hegalari. Landaren amaieraraino heldu naiz gaur ere. 

Behean bero, bekokian izerdia eta ahoan irriparra.

Intxaurrondoen azpian Mikel, Aritz (makarroiak egosten), Oscar eta Tino. Han ele-meletan geundela Jose, Joseba eta Fili lurreratu dira.
Eta gaietako bat izan da kordinoetatik atzerantz ikusten diren armiarma sareak. Josebak argitu digu zer diren; armiarma hariak eta antza denez harrapatzen ditugu hegaz gabiltzala. Armiarmek hariak erabiltzen dituzte hegaz egiteko.

Mikelekin adostu dut azkenean Bali 30L. Koloreaz berba egin dugu, baina horretan trebetasunik ez dudanez ... Mikelek eskaini du bere burua koloreak aukeratzeko. Primeran!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina