GMT ordua: 09:49-10:51
Non: Matxitxako, Doniene, Bakio.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 205m.ko altueran, betiko lekuan. Haizea 328ºtik zetorren. Gaur lehendabiziz eraman dut argazki kamera. Kaskoaren gainean neraman eta aulkia "janztean" keinua aldatu behar izan dut; orain artekoa ez da nahikoa izan, altuago ego behar nuen aulkia argazki kamera libratzeko. Ondo orientatuta egon da haizea eta aurrerantz irten naiz, korrika lar egin behar barik, egia esan. Haizearen abiadura lagungarria izan zait eta aurreko egunetan baino hobeto eta airosoago aireratu naiz. Aireratu bezain pronto konturatu naiz lehen ia beti altzatzen nuela hegala haizeari bizkarra emoten eta azken aldi honetan, beti aurrerantz "korrika" egiten irten naizela. Une batez pentsatu dot ahaztuko zaidala beste era; Orduñara joaten hasi beharko naz.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 544m
Igoera max.: 2 m/s
Gaur erabaki dut, azkenean, kamera eramatea. Etxean egin ditut proba txikiak, montatu dut kaskoan eta Matxitxakora. Argazkia ateratzeko urruneko agintea zelan lotu pentsatzen egon naiz. Gero konprobatu dut aukeratutako lekua ez dela egokia izan. Nire ustez edo eskumuturrari lotuta eraman behar dut edo bandaren bati lotuta. Jakako poltzikoan sartu dut eta praketako trabila bati lotu diot; tamalez ez dot asmatu luzerarekin, motz geratu zait eta argazkia atera gura nuen bakoitzean balazta askatu behar nuen.
Sentsazioa airean: Egun erosoa izango zela nabaritu da hasieratik. Aszendentzia erraza zen eta haizearen abiadura egokia izan da. Kanporantz atera naiz eta jada hasi naz argazkiak ateratzen.
Gero Donieneko aldera pasatu naiz eta handik erabaki dut Bakiora joatea. Bakio ezkerrean utzi eta beste mendialdera heldu ahal izan naiz erraz. Han konturatu naiz haizearen norabidean ezkerretik zetorrela eta segitzea zaila zela. Egia esan ez neukan buruan aurrerago segitzea, badakit handik lurreratzekorik ez dagoela; nik ezagut dezadala behintzat.
Gero Bakiorantz jo dut eta hondartzaren izkinan lurra hartzeko maniobrak egin ditut. Ondo lurreratu naiz, gura nuen lekuan eta parapentearean erdian gainera, sorte pizka batez, paseoan geratu da.
Ustekabe desatsegina izan da hondartzainak etorri zaizkidanean esateko Bakioko ordenamenduaren arabera "sokako" jarduerak debekatuta daudela; kometak ... parapenteak... . Jakinaren gainean geratu naiz eta neukan lehenengo berria zela esan diet. Beraz, hemendik aurrera ... hondartzainak ez daudela egin beharko da.

Ortzea: Hoditsua lehor aldean batez ere; hodeien altuera ez altua; Jatatxiki estalita egon da; beraz, 555 m-an zegoen hodeien oinarria. Momentu batzutan altuera horretatik nahiko gertu egon naz. Itsas aldean urdiguneak ere ikusten ziren.
Lurreratzea: N43 25.821 W2 48.200. Bakioko ezkerreko muturrean lurra (area) hartu dut, txukun-txukun egia esan, inor molestatu barik. Parapentea tolesten nengoen hondartzain bikote gaztea etorri zait berri txarra emotera. Gizajoak, zelako profesioa!Ez naiz izan hegaz egin duen bakarra; helikopteroa be agertu da Bakioz beste aldean nengoela.
Lemoizko zentrala antzeman daiteke.
Aurrera eta atzera.
Definitiboki Bakioko hondartzara.
Dena bildu eta autobus geltokira joan naz. Laurden gutxiagotan zetorren hurrengoa, eta etorri da puntual puntual. Gas plantan gelditzeko esan dotsat baina ahaztu zaio; kar kar eta 50 m pasatu eta gero gelditu du autobusa; nik berriro eskatuta. Neu nintzen bidaiaria bakarra.
Kotxera heldu eta ezin hobeto sentitu naiz. Fenomeno hegalaldiagatik eta beste arautxo bat ez betetzeagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina