GMT ordua: 17:10-17:47
Non: Matxitxako.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 205m.ko altueran, betiko lekuan. Haizea 300ºtik zetorren; goizean baino hobeto eta gainera gehiago sartzen zen aireratze-gunean, halan ta guztiz ere lehenengo saialdian kale egin nuen. Bigarrenean bizkarrez jarri nintzen eta konprobatu nuen abilezia ez dudala galdu. Ezkerreko aldea jausi zitzaidan baina azkenean lortu nuen.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 289m
Igoera max.: 1,5 m/s
Sentsazioa airean: Ez zegoen aszendentzia handirik, denbora guztian nahiko bajua egon naiz baina kezkatuta egon barik. Zegoen apurra aprobetzatzen egon naiz; goizeko baldintzekin arratsaldekoek ez dute izan zer ikusirik. Halan ta guztiz ere dibertitu naiz eta argazki piloa atera dut.
Ortzea: Goizea baino garbiagoa, kumuluak zeuden baina ez indartsuak. Jatako gaina baino pizkat altuago zeuden hodeiak.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina