Orriak

2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea

Orduñara, parapente berri batez tratatzeko. 2015-06-20.

GMT ordua: 11:23-12:23

Non: Orduñan.
Eguneko ideia Mikelorekin berba egitea zen. Parapente berri bat erosteko. Bide batez hegaz egin behar zen.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Laburpena: 
  



Aireratzea: Aireratze gurnera igo baino lehen lurreratze gunetik pasatu naiz eta Mikelo ikusi dot. Goian jendea badagoela eta gero berba egingo genuela. Han lurreratu berri zen parapentero batek igo nahi zuen kotxea errekuperatzeko eta elkarrekin igo gara. Irundik zetorren parapente egiteko eta eguna aprobetxatu behar zuen. Lurreratze gunera nindola ikusi nuen parapentero bat kontrako norantzan zihoala; gero jakingo nuen David zela eta beste aireratze egunera zihoan, labarrari begira eskumako aldean, errepideaz beste aldean. Goian koadrila handi bat zen, ikasleak eta arituak. Fili ikasleak artatzen zebilen jo ta ke. Zalantzan egon nintzen kamera erabiliko nuen ala ez; azkenean baietz, eramango nuela erabaki nuen. N42° 57.698' W3° 01.467' da aireratze gunea.
Haizeari bizkarra emoten, Orduñan ohi denez, altzatu nuen parapentea. Zailtasun handirik gabe.





Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:














Altuera max.: 1117 m

Igoera max.: 3,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Termikoa egon da. Buelta batzuk aireratze gunearen aurrean eta gero Rubenen balkoiranz joan naiz. Leku guztietatik zebilen gentea, baina han David baino ez zegoen.
Handik buelta altueratxoa  hartu eta joan naiz Birjinerantz. Ez dut izan iristeko posibilitaterik eta lurreratzera joan naiz. Argazki piloa atera dut, eta egia esan kontzentrazio arazoak eman dizkit. kar kar.















Lurreratzea. Eskolako lurreratze gunean, N42° 58.704' W3° 00.994'. Landaren amaieraraino heldu naiz. Bero izugarria behean.



Gero Mikelek utzi zidan Bali bat eta han eman nuen ordu erdi bat altzatzen eta probatzen. Nik dudanaz erabat diferentea, arinagoa, eta banden eta harien banaketa diferentea. Errez altzatzen da baina kontrol gehiago eskatzen du. Impresio ona izan nuen.
Gero etxerantza Davidekin egin nuen buelta Zurbaranetik pasatuta eta eguneko kontuak kontatzen bete genuen bultako bidaia. Bai goizean bai arratsaldean pinpilinpausez beterik sabela, horiek ere termikan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina