GMT ordua: 09:10-11:12
Non: Matxitxako, Doniene, Bakio.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 205m.ko altueran, betiko lekuan. Haizea 280ºtik zetorren; beraz ezkerretitk pixkat gurutzatuta. Gaur be aurrerantz atera naiz, eskuak belarriaren altueran jarri bandei helduta eta ... aurrerantz. Haizea pizkat ezkerretik zetorrenez hegala altzatzean ezkerretara biratu da eta eskumako aldea hasi da aurreratzen; balaztatu dut eta kontrolatuta geratu da. Gerotxoago ezkerreko aldea tolestu da; baina oso gutxi eta posizioa mantenduz ondo jarri da bera bakarrik. Lau pauso emam eta hasi naiz zentitzen eusten ninduela; airean nengoen!
Argazki kamerarako urruneko agintearen posizoa aldatu dut; lotu dot eskunarruari (ez naz oso ondo geratu egia esan, karkar). Argazki pare bat atera eta pila barik geratu naizla konturatu naiz. Beraz makina erabiltzen den bakoitzean birkargatu behar da ezpairik gabe.
Ibilbidea: Une batean Aketx irlatxoaren gainean jarri ahal izan naiz!
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 444m
Igoera max.: 2,2 m/s
Sentsazioa airean: Irtetean ez zait iruditu gogor zegoenik nahiz eta itsasoko urazalean bekereke batzuk agertu. Parapenteak ondo egiten zuen aurrerantz eta zuhurtasunez bai baina nahiko konfiatua egon naiz. Erraz igotzen zen eta hodeiak oso baju zeuden. Pare bat aldiz pasatu naiz Donieneko kalara. Leheengo aldian altuera hartu dut eta Aketx irlatxoaren gainera heldu naiz eta bigarrenean gerturatu naiz labarrera baina, labarrak ez zuen gorantz egiten eta separatuta mantendu behar izan naiz ea denbora guztian.
Haizea ez zegoen zetazkoa, hau da astindu batzuk emoten zituen baina jasangarriak.
Kontzentrazioa galtzen hasi naizenean lurreratzera joan naiz.
Ortzea: Hoditsua lehor aldean batez ere; hodeien altuera ez altua; Jatatxiki estalita egon da gaur ere eta 15ean baino bajuago; beraz, 555 m-an zegoen hodeien oinarria. Itsaso aldean urdinguneak ikusten ziren kumuloen artean, baina urdintasuna ez zen garbia. Hegalaldiaren amaieran argitu da pizkat ortzia
Lurreratzea: N43 26.813 W2 45.430. Betiko landan. Altuera galtzeko urrundu naiz 200 m-ko altuera lortu arte eta gero hurbildu naiz une batzuetan belarriak sartuz. Oso baju sartu naiz landan baina sobran izan dut altuera. Kasi-kasi bertikalean bajatu naiz haizeari aurrea jarriz eta balaztekin jolasten. Ondo, pozik. Lurreratu eta eguzkiak topatu du lekua kumuloen artean. Nik txapela kotzean, katxis!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina