GMT ordua: 14:37-15:16
Non: Matxitxako.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 205m.ko altueran. Haizea 335ºtik zetorren. Aurrerantz korrika egiten atera naz. Haizearen abiadura flojoa izan da baina oso ondo orientatuta eta lehenengoan irten naz. Aurrerantz egin dot eta errez mantendu da parapentea goian egonkor. Labarrera heldu baino 2 m lehenago jada oinak airean izan ditut.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 444m
Igoera max.: 2 m/s
Bazkaldu ta gero ziztu bizian atera naz etxetik. Tolometek norabide egokia markatzen zuen eta abiadura nahiz eta handia izan ez, aprobetxa zitekeela iruditzen zitzaidan.
Landa, lurreratzeko eta baita aireratzeko gunea garbi egon dira. Aire pizkat sartzen zen aireratzeko gunera eta esfortzurik gabe altzatu dot hegala eta hor mantendu da; balazta toke bigaz. Astiro hurbilidu naz labarrera eta 2 metro falta zitzaizkidala oinak airean nituen.
Sentsazioa airean: Kanpoan sentitzen zen mantentzeko beste baegoela baina igoera suabeak izango zirela. Atera dot azeleradora, betiko lez, eta ondo eseri naz. Normalean eskumatara jotzen dot, zeren eta normalean haizea ezkerretik etortzen ohi zait, baina gaur oso ondo orientatuta zegoen eta ezkerretara jo dot ( labarrarekiko perpendikularrean kasi kasi [330º]).
Hodeiak nahiko bajuak zeuden; Jatatxiki estalita zegoen. Katenariaren gainean hasi naiz altuera irabazten eta poliki-poliki Donieneko kalarantz abiatu naiz, ez ordean kanpotik, lehorreko aldetik baino; hau da, Ermuko Puntatik pasatu barik, beti barruko aldetik ibili naz.
Hantxe lortu dut altueratxo bat eta bira batzuk eman ditut. Gero berriro Matxitxakorantz jo dut eta bueltatxo batzuk eman ditut.
Saldiak izan ditut begirale eta egia esan han goian lurreratzeko gogoa ere izan dut.

Ortzea: Era bat estalita, hodei grisak, eta urdingunerik ez.
Lurreratzea: Katenariaren atzekaldetik egon naiz lurreratzea prestatzeko. Oso erretenituta mantendu dot parapentea eta normalean lurra hartzen dudan lekutik urruntxo hartu dot, eta ez oso ondo haizeari haurreratuta; baina ondo.Goizean ezin nuen imajinatu holako hegaldia egingo nuenik.
Egun borobila!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina