GMT ordua: 14:56-15:12
Non: Matxitxako.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
|
Laburpena:
Aireratzea: N43 26.823 W2 45.478, 197 m.ko altueran. Haizea 300ºtik zetorren. Aurrerantz korrika egiten atera naz. Haizearen abiadura oso bajua zan baina oso ondo atera da dena. Lehenengoan irten naz, dena zegoen garbi, bedarra birrinduta egoan eta erraztasun osoz mugitu naz. A!!! Zelako plazerra bedarra moztuta egotea!!!
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 230 m
Igoera max.: ? m/s
Hegaz egin aurretik. Entsalada, txipiroiak eta mailukiak janda, Tolometen ikusi zer zegoen eta erabaki. Jakin dut oso flojoa egoela baina norabidea gustokoa nuen eta abiatu naz Matxitxakora. Heldu eta segituan lehenengo sorpresa atsegina: bedarra birrinduta zegoen!!! eta aireratzeko erabiltzen dudan aldean baita ere birrinduta. Aurton hondino ez dut errotabatorra ikutu!!
Sentsazioa airean: Irteera oso erraza izan da, aurrerantz korrika, baina argi zegoen "igorea" oso eskasa izango zela. Denbora guztian oso erreteniduta eraman dot parapentea. Dena aprobetxatu behar zen. Konturatu naiz labarretik asauago igoera handiagoa zela gertuago baino eta hori be aprobetxatu behar izan dut.Hala izan da, ea denbora guztian egon naz nahiko baju. Nire ustez haizearen abiadurak erabili daitezekeen txikienak izan direla (14-20). Une batean sentitu dot ezin izango nintzala luzez iraun eta altuera nahikoa izan dudanean lurreratzera joan naz. Laburra baina intentsoa izan da hegalaldia, ez da egon denborarik despistetarako.

Ortzea: Urdina, hodei gutxi eta urrun.
Lurreratzea: Parapentea utzi dot joaten, erretenidu barik, baina ez naiz gozo lurreratu. Selaren airbagak biharre egin behar izan du. Zer ikus daiteke inguruan?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina