Orriak

2016(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

Maiatzaren bata eta igandea; jai hirukoitza. Matxitxakon. 2016-05-01

GMT ordua: 08:53-10:02

Non: Matxitxakon.
Ez dut gogoratzen hain goiz inoiz hegaz egin izana. Goiz-goizetik euskalmeteko datuek probetxugarriak ziruditen. Erlojuko 10etarako trepetak hartu eta Matxitxakora. Zeruaren urdina zoragarria. Hotza ere zirrikituragarria; eskerrak elastiko bi jantzi dudala.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


   

Zelako itxura daukan landan bedarra motz-motza, ezta? Eta cumulus hodeiak?




Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea oso suabea eta zorionez oso ondo bideratuta. Bizkarrez altzatu dut eta hegala jausi ez dakidan atzerantz ibili behar izan naiz labarrera gerturatzeko. Hantxe buelta emon eta suabe-suabe gorantza haizeari aurre egiten, oso astzendentzia txikiaz.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 






Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 779 m.

Igoera max.: 2,1 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Goian hotz-hotza; amaieran hatzamarren puntak, eskunarruak ondo itxita izan arren, oso hotzak geratu zaizkit. Egia esan hotzagatik lurreratu naiz; txoritxu geratzen ari baitnintzen eta.
Igoera ez zen bortitza eta beheko altueretan oso txikia zen, baina altuera jakin batetik gora erraz igotzen zen. Igoerak biratzen ibili naiz. 
Ortzia urdina eta cumulus motako hodeiak. Gainera goiteik pasatzean gorantza tiratzen zuten.
Mendebaldeko kostatik ekialdeko kostara ikusten zen, dena, Santoña, Noja eta Ajo itsasadarraren partea. Gertuago Castro, Zierbenako Punta Luzero eta abar. Beste aldetik Donostia ia-ia; alde horretan aukera gutxiago izan dut ikusteko.
Gaur gorago igo ahal zen eta Burgoa gainetik ibili naiz. Une batez fantaseatu dut Laidara helduko nintzelakoan. Zazpireun metrotik gora egon naizenean.
 Behean mugimendu asko zegoen, kotxeak, Donieneko ilarak ... , roulotak; jakina gaur jai bikoitza da eta.
Donieneren gainetik eta Aketxen gainetik pasatu naiz eta hotza bigarren elastikoa zeharkatzen hasi denean lurreratzera joan erabaki dut.

Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Itsasoaren gainean altuera galdu eta landara jo dut.
Dena suabe-suabe joan da. Eta gaur bai, burua erabilita, lurrean aurrena jarri ditudanak oinak izan dira.
Cumulus gehienak kasi desagertuta jada, baina, bapatean 7 parapente ikusi dut. Nondik aterako ziren? San Pelaio baselizatik gorako landatik? Seguruenera. Nire landatxua gehiago gustatzen zait.
Beti kotxearen alboan.
;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina