Orriak

2016(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

Maiatzaren bata. Jaia ospatzeko arratsaldeko hegalalditxoa eta monumentua. Matxitxakon. 2016-05-01

GMT ordua: 14:41-15:17

Non: Matxitxakon.
Goizekoarekin nahikoa ez eta arratsaldean buelta. Bazkaldu, ama zoriondu eta eskertu, hegalak eman dizkidalako, eta ez siesta ez ezer; Matxitxakora berriro; sudurra freskatzeko berriro.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea suabea baina goizean baino ezuniformeago. Bolada batek desegin dit prestakuntza guztia eta ezkerreko planoa tolestuta geratu da. Hala eta guztiz ere eskumako planoa altzatuz jarri dot hegala goian. Labarretik oso gertu altzatu dut hegala eta benetan sentitu dut kilo gutxiago daukala aurrekoak baino; oso haize gutxirekin altzaten da.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 






Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 480 m.

Igoera max.: 2,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Goizetik jada hotzituta nengoen eta arin nabaritu dut goiko hotza.
Boladak bortitzagoak izan dira goizekoak baino baina astzendentzia txikiagoa eta plafond-a (sabaia, karkar) baita ere.
Cumulus hodeien garapena txikiagoa zen, zapalduta agertzen ziren, ez goizeko asalore formakoak eta nabari dut astzendentzia eskasagoa izan dela.
Donienera joan naiz eta gero buelta, ordu erditxoa baino ez.
Lurreratzea kotxearen alboan egin dut, egia esan dotorea. Agian horregatik jarri didate monumentua. Lurreratu naiz justu jende zantarrek utzitako zerbeza- eta atun-lata zaharren momumentuan.


Lurreratzea: N43° 26.802' W2° 45.453'. Lurreratzea kotxearen alboan egin dut, egia esan ezin dotoreago. Agian horregatik jarri didate monumentua. Lurreratu naiz justu jende zantarrek utzitako zerbeza- eta atun-lata zaharren momumentuan.
Hain naiz umila, xaloa, non, inork begiratu ez didanean, monumentua deuseztatu eta zabor-poltza batera sartu baitut etxera ekartzeko. Espero dut inork ez dezala faltan nabari eta ez tematzeko berriro beste bat eraikitzen. 
Hala bedi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina