Non: Orduñan.
Goiz-goizean haizea, hemen kostan, ekialdetik zetorren eta Mikeloren aurreikuspenak esaten zuen Orduñan baita ekialdetik etorriko zela. Ba ... trepetak hartu eta Orduñarantz abiatu naiz. Lurreratze gunean ez zegoen inortxo, goiak 3 parapente ikusi ditut. Ez zeuden oso altu eta irudipena izan dut haizea haul zegoela.
Goiko aparkalekuan forroz forratu naiz eta aireratze gunera jo dut.
Goitik ikusten zen panorama hau zen. Gorbea gainak hondinogarren elurtuta.
Prestatzen ari nintzen bitartean hiru parapenterotako batek lur hartu du goian. Elkar agurtu, bere informea eman eta elkarri zorte opa diogu.
Gasteiztarrak ziren parapenteroak eta goian lurreratu zenak kotxea bajatu behar zuen.
Goiz-goizean haizea, hemen kostan, ekialdetik zetorren eta Mikeloren aurreikuspenak esaten zuen Orduñan baita ekialdetik etorriko zela. Ba ... trepetak hartu eta Orduñarantz abiatu naiz. Lurreratze gunean ez zegoen inortxo, goiak 3 parapente ikusi ditut. Ez zeuden oso altu eta irudipena izan dut haizea haul zegoela.
Goiko aparkalekuan forroz forratu naiz eta aireratze gunera jo dut.
Goitik ikusten zen panorama hau zen. Gorbea gainak hondinogarren elurtuta.
Amildegira gerturatu naiz eta bailarako ardien zintzarrien hotsak entzuten ziren. Denak ematen zuen estreinatzear zegoela.
Prestatzen ari nintzen bitartean hiru parapenterotako batek lur hartu du goian. Elkar agurtu, bere informea eman eta elkarri zorte opa diogu.
Gasteiztarrak ziren parapenteroak eta goian lurreratu zenak kotxea bajatu behar zuen.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 12:00 | 13,3 | 29 | 25,1 | 5,0 | 27 | 11,0 | 29,0 | 56 | 0,0 |
| 12:10 | 10,4 | 30 | 22,2 | 5,1 | 35 | 11,1 | 28,3 | 56 | 0,0 |
| 12:20 | 11,3 | 5 | 22,2 | 5,0 | 32 | 11,2 | 29,0 | 54 | 0,0 |
| 12:30 | 12,3 | 0 | 21,9 | 4,1 | 18 | 11,2 | 29,7 | 53 | 0,0 |
| 12:40 | 10,3 | 27 | 21,2 | 3,7 | 34 | 11,7 | 30,1 | 53 | 0,0 |
Abiadura horiek ez dira izan han izan direnak; 25etik gora izan direla ez daukat inolako zalantzarik: Misterioak agian Antiguako Amarenak!
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Haieza fin zebilen eta tarteka boladatan ere. Ez zeukan zer ikusirik Matxitxakon aurten egondakoekin. Plano bat bakarrik altzatzea erabaki dut eta argi izan dut haizearen alde korrika egin beharko nuela. Halan eta guztiz ere, lehenengoan ez dot kontrolatu hegala. Ohitura galduta holako haizetarako. Bigarrenean haizeak berak atzerago eraman du hegala eta hantxe ahulago zegoela, plano batetik helduta altzatu dut. Atera bezain pronto hasi naiz igotzen eta zeozer biratzen.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Igoera max.: 3,8 m/s
Sentsazioa airean: Panorama osoko mendi-gain asko hondino zurituta zeuden. Beheko pagoetako osto berde berritxuak paisaiari ikutu inpresionista ematen zioten.
Tenperatura hotza zen. Eta haizea mugitua zegoen, termikoa, boladaka; edo behintzat hori izan da nire inpresioa. Larregi ohitu naiz kostaldeko haize laminarrera? karkar.
Altuera maximoa lortu dudanean Ruben-en begiratokira jo dut. Bidean goraberak izan ditut eta hango labarrera heldu arte ez dut altuera errekuperatu. Harritu nau begiratokian zegoen jende multzoa. Ez zait iruditu astelehen batean geundela.Bueltako bidaian altuera galtzen joan naiz, aireratze-gune azpiko labarrera heldu arte. Hantxe "hazkatzen" jarri naz eta berriro hasierako altuera lortu dut. Jada hotzituta nengoela erabaki dut lurreratzea.
Kotxea goian zengoen eta aireratze-gunea libre zegoen. Gaur egun ona izan da goian lurreratzen saiatzeko eta halan egin dut.
Parapentea poltzaratuta neukala agertu dira Martin (luter) eta Jesus (ez nuen ezagutzen). Nik Martin basamortuan zegoela uste nuen; azken berriaren arabera halan zen eta hori egiaztatu dit berak. Betiko moduen supersinpatikoa da. Komentatu dugu neguko iharduerak eta gero hasi dira prestaketak egiten.
Horra hor Martin prestatzen hegala.
Martin aireratu denean hasi naiz bajatzen kotxeraren bila, baina lehenago eguneko azken begiradatxoa bota diot Orduñanko diapiro ederrari. Bidean
Aparkalekura bidean bi parapentero igotzen ziren. Bietako bat aurreratu da eta esanten dit, "zeu Fran zara, ezta?", ta nik "bai, nor zara ba?", "Gorka, Tolomet App-egilea". "Aiba!!!"
Hantxe bostekoak, irribarreak eta besarkadak!! Kar kar. Une batez beste parapenteroa, bide bazterrean eseritan zegoena, agurtzera gerturatu naiz eta berak "Ez, ez, Gorka dagoen lekuan besteok sobera gaude! karkar".
Agurtu gara, hegalaldi ona opa egin diet eta kotxera joan naiz.
A zer nobedade pila urteko lehen hegalaldian Orduñan! Orduña handia da beti!!








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina