Orriak

2016(e)ko uztailaren 2(a), larunbata

Matxitxako. Eskertzeko eguna. Larunbata. 2016-07-02

GMT ordua: 11:43-12:20

Non: Matxitxakon.
Eguna argitu du grisa eta umela. Batzutan eskertzen da hori ere; adibidez gaur, zeren eta lapikoan indaba zuriak bezperatik beratzen baitnituen. Beraz, eguraldi aproposena gutizia horretarako. Sutan egon diren bitartean San Antonioko buelta egitera joan naiz eta kalean ikusi ditut Aurori zenaren eta ahaztezinaren seme-alabak dotore-dotore gero izango zuten eztegurako azken uneko prestaketak egiten. 
Buelta eginda, Txatxarramendiko geldialditxoan, Laidari begira egon naizela, hegaz egiteko gogoa barneko burbuila bat bezala puztu eta lehertu egin zait. "Ai, kokolo-kokolo! eguraldi honegaz ... jai daukazu!" pentsatu dut eta etxera bidea hartu dut. 
Etxetik gertu Aurorik auzoko guztiekin partekatzen zituen opera-obrak ozen entzuten ziren nonahi, seguruenera ezteguko jaiaren sarrera gisa. "Ai, zelan eskertu Aurori bezalako emakume bat ezagutu izana! Hain bizia, hain argia".
Jada etxean, izerdiak kentzen, indabak su gozotan transmutatzen, kasualitatez Tolometa kontsultatu dut eta ... hara! abiadura 20 km/h eta norabide aprobetxagarria!! 
Trepetak hartu ta Matxitxakorantz. 




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Augurio ona kaio bik eman didate. Airera-guneko labarraren gainean planeatzen ari ziren hegalak aztindu barik. Jenderik ez inguruan! eta haizea eta itsasoa baino ez ipar aldera. Altzatu dut bela atzez eta hurreratu naiz labarrera. Ertzera heldu baino lehen altzatu egin nau. Ai, zelan eskertu honenbeste erregalu!

Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 



Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 325 m.

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Aurreko egunetan baino haize gehiago egon da. Aireratzetik nabaritu dut hori, igoera ordea txikia izan da. Ezkerretik zetorren haizea eta hara joan nahi nuela izan dut buruan. Altuera pixkat hartu eta Ermuko puntara jo dut; bidean altuera galduz. Han berriro hasi naiz irabazten, egia esan, ez nik gura izan dudan beste. Eta gainontzeko denbora guztia eman dut Gaztelugatzeko kalako labarren gainean hegalaldi dinamikoa egiten.
Igoera gutxi, beraz dibertidu eta kontzentratu naiz piloa. Altuera irabazi eta galdu, hori izan da hegaldia, 300 m-tik gora ezin pasatuz, baina hain ondo kaioen altueran!
Beste kaio biren atxetik bueltatu naiz lurreratzeko landara.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Altu sartu naiz landan eta atzeratu naiz kasik errepideko kurbaraino, handik haizeari aurre egiteko, eta landaren erdian lurra hartzeko. Landa guztia niretzat berriro.
Patxadatsu plegatu dut bela eta sentitu dudan esker ona. Bata poltsan, bestea ez dakit non, baina hondinogarren sentitzen dut, hor nonbait.

Etxera heldu eta indaba zuriak eginda! Magia hutsa dena! Eskerrik asko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina