Orriak

2016(e)ko ekainaren 26(a), igandea

Matxitxako. Igandea. Heldu naizenerako bi parapente airean! 2016-06-26

GMT ordua: 13:30-14:20

Non: Matxitxakon.
Ezin da Tolomet-a kontsultatu bazkaldu eta gero. Siestaren kontrako ahalmena dauka. Kontsultatu eta barruko homunkulo jostagarriak belarrira esan dit: "Matxitxakora joan, Matxitxakora joan!" 



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Heldu naizenerako parapente bi ziren goian; Ermugaineko begiratokiaren gainean, eta koadrila mordoa mahaietan.
Azken egun hauetan probatu dut balazten heldulekuak eskumuturretatik sartzea eta errazago egiten dut maniobra batez ere gaur bezala, haizea suabea dagoenean.
Lehenengo saialdian, atzez, altzatu dut eta hegala atzo baino hobeto mantendu da goian; ez zuen asko tiratzen baina nahikoa bai. Atera naiz. Mahaietako bazkatiarrak labarrera hurreratu dira orroka. Ni izutu egin naiz eta pentsatu dut "Eolo maitie, altza nazazu arin pizkat gorago"


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 


Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 560 m.

Igoera max.: 2,3 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Kumulus humilis hodei batzuek egon dira eta ostarteak nagusitu dira. 
Aireratu bezain pronto aireragunearen ezkerretara jo dut eta han irabazi dut altuera. 400 m-ko altuera heldu naizean Ermugaineko begiratokirantz jo dut. Han zeuden lehen ikusitako parapente biak. Arraroa egiten zait Matxitxako beste batzurekin hegaz egitea. Besteei adi egon beharrak nekatzen nau. Orduan lortu dut altuera maximoa. Beste parapenteak mantendu dira handik baina nik jo dut lurreratze-landara; ez lurreratzeko baizik eta handik eskapatzeko eta nire airera ibiltzeko. Altuera galdu dut baina nahikoa mantendu dut berriro erraz heltzeko begiratokira. Bigarren aldi honetan igoera txikiagoa izan da eta turbulentziak topatu ditut. Ez dut igoerarik aurkitu eta farora joan naiz; hegalaldia bukatzeko intentzioaz. Buelta batzuk egin, altuera galdu eta lurreratzera joan naiz.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Betiko moduen egin dut, belarriak jarrita sartu naiz landan eta gero han haizeari aurre egin diot. Bedarra moztuta izateak beste alegrantzi bat emoten dizu lurra hartzean. Ondo hartu dut. Bapatean zelako beroa. 
Betaurrekoak, kaskoa, jakea kendu, txixa egin iparralderantz, ortziari begiratu eta konprobatu dut beste parapente biak jada joanda zeudela. 
Baneukan nik ba bakarrik hegaz egiteko gogoa: jantzi berriro, bela lepoan hartu eta aireratze-gunera berriro; 20 m baino ez. Beste aireratze bat egin gura izan dut eta horretara jo dut.

GMT ordua: 14:32-14:46



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 


GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea lehen bezalakoa. Aurrekoan bezala altzatu dut, nobedadea izan da hegalaren ezkerreko planoaren muturrak urkiaren adaburua laztandu du; uuuuuaaaaaaauuuuuuu. Problema barik parapentea kontrolatu eta aurrera jo dut; berriro airera!!!

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 


Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 250 m.

Igoera max.:  m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Eskumatara jo dut aurrekoan egin dugunaren kontra. Eta hor ibili naiz eukaliptus-en gainean aurrera eta atzera. Ensegida nekatu naiz, igoera ere ez zen handia eta ez nuen sorpresarik gure. Lurreratzera joan naiz.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Kotxetik oso gertu hartu dut lurra. Pozik. Arbola baten itzaletan jarri naiz parapentea tolestatzen. Gogobetetasun sentsazio gozoaz bukatu ditut errutinak. Zelako ondo, zelako ondo! Hegaz egiteak hobea egiten nau! karkar




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina