Orriak

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Orduñan. Asteartea. Bigarren aukera. 2016-06-07. Bis.

GMT ordua: 13:33-14:59
Non: Orduñan.
Igo nautelko ezin eskertuagoa heldu nintzen apakamentuan zegoen kotxera. Sagar pare bat jan, ura hartu eta bigarren aldiz aireratze-gunerantz jo nuen; sentsazio onekin.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa




Laburpena: 



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Aireratze gunera heldu, dena prestatu eta maniobra ia egitear nengoela agertu ziren Kato eta beste lagun batzuek. Agurtu, zorte ona elkarri desiatu eta maniobrari ekin nion. 
Nekatu puntua baneukan eta urduritasun puntua ere. Hiru aldiz edo saiatu nintzen, trakeski, eta ez nuen parapentea kontrolatzen lortu. Eskerrak Kato amorotsu eta pazienteki lagundu zidala. Azkenengo saialdian lortuko nuenaren txistea egin, Katok baieztu eta berriro ekin nion.
Azken saialdian bakarrik eskumako planoa altzatu nuen, kobra estilo klasikoan; karkar. 
Bi pauso eta airean nengoen eta dean egon behar zen moduan zegoen; hau pakea: "hegaz egitera!"
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.





Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen

Altuerak: 





Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 1370 m.

Igoera max.: 3,8 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Azeleradorea probatu nuen, ondo eseri, dena bere lekuan zegoela eta lehendabiziko termika sentitzen hasi nintzen. 
Oso termika onak ziren, konstanteak, komodoak eta altuera irabazten hasi nintzen. 
Antiguako Amari bisitatxoa egitea otu zitzaidan, baina (ni halako naiz) fede gutxikoa naiz eta jolasten moduan ibili nintzen denbora guztian. 
Saiek markatzen zituzten termikak eta nik haien atzetik ibiltzen baino ez nuen egiten. Holako batean bik jo zuten Birjinarantz eta ni segika. Bapatean konturatu nintzen hortxe zegoela Birjina eta nuen altueraz iritsiko nintzela. Hurbiltu eta barioa txistu egiten hasi zen; seinale ezin hobea. Bira pare bat egin, altuera irabazi eta jada banengoen bestea aldean. 
Hantxe hartu nuen altuerarik altuena, beti putreen lorratzeetan. Benetan gustora! Ahoa sikua baina super gustora!
Bueltatu nintzen aireratze-gunerantz (Kato eta besteak aspaldian airean zeuden eta Birjinean be zeuden) eta pentsatu nuen Ruben ikustokira joan eta lurraratzea. Ikustokitik lurreratze gunera nijoala kortaren gainean harrapatu ninduen termika bat, eta nik ezin uko egin, hain zen gozoa! 10 bira eman eta berriro aireratzen gunean nengoen. Jada nekatuta, egarri nintzen eta eskumetako giarretan karranpak sentitzen hasi nintzen. Belarriak jarri eta termikeei jaramon egin barik zuzenena jo nuen lurreratzera.
Zortziak egin, hurbilpena eta lurreratu nintzen, buruz eta oinez.

Lurreratzea:  N42º 58.666W3º 1,0565. Eskolako kanpan. Han zeuden MIkelo, Fili, Ane eta beste ikasle batzuk.
Errieta jaso nuen intxaurrondoen atzetik ibiltzeagatik hurbilketa egiten, errotorra kontutan hartu barik. Egia esan, inportatu behar zidan baina ez super pozik nengoen eta ez zidan erasan.
Agurrak eta besarkadak jendea hainbeste denbora ikusi barik eta ... 
Berriro errepidera kotxea errekuperatzeko. Denbora gutxi eman nuen, Filiren lagun batek hartu ninduen eta hirugarren aldiz igo nuen portua. Bidean alabak eta ikasketak izan genituen hizpide. 

Benetan eskertzeko arratsaldea izan zen; autoestopen igon ninduen ama-alabari, aireratzean lagundu ninduen Katori, termiken bidea erakutsi zidaten saiei, antzinako lagunei, eta berriro igo ninduen azken gidariari. Hau da hau eskertzeko nezesidadea!!! Gora zuek!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina