Non: Orduñan.
Mikeloren aurreikuspena termika ona eta ipar ekialdetik haizea izango zenak pilak jarri zizkidan. Zamene 6 mg kaxa hartu, trepetak, sagarrak, ura eta Orduñara ilusioz beterik.
Mikeloren aurreikuspena termika ona eta ipar ekialdetik haizea izango zenak pilak jarri zizkidan. Zamene 6 mg kaxa hartu, trepetak, sagarrak, ura eta Orduñara ilusioz beterik.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Aireratze gunera heldu nintzenean oso goiz zen eta haiea flojo samar zegoen. Presa barik prestatu nuen dena, niri gustatzen zaidan moduan; elkarrizketarik gabe. Denbora egieko eta lurreko maniobrak entrenatzeko zenbait altza-bota egin nuen. Ordu biak jotzear zirela pentsatu nuen irtetea, ordu beteko hegalaldia eginez gero hiruretako pastila lurreratu bezain pronto hartu ahal izateko. Goiko taulan markatutako balioak ez dira aireratze gunekoak, jakina, han termiko zegoen. Parapentea altzatu buelta eman aireartu eta konturatu nintzen ezkerreko planoa pikatuta zegoela; non ikusten dudan korapilo bat b bandako kordino batean!
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 934 m.
Igoera max.: 2,4 m/s
Hegalaldiaren datuak: Hemen.
Sentsazioa airean: Desatsegina, segituan erabaki nuen lurreratzea ezin baitnuen fundamentuz gidatu parapentea. Ezkerreko planoan belarriak jarri nituen, kordinoaren tentsioa liberatu eta korapiloa askatuko zelakoan, baina alferrik. Barregarriean zen eguna oso ona zela eta eten babe zeharkatzen nuela termikak eta ezer egin barik gorantza egiten nuela: zelako era negargarria hain termika onak eralgitzea!
Dena bildu, pilula hartu, parapentea hartu eta errepidera, autoestop egitera. Ezin nintzen geratu behar bezalako hegalaldia egin barik.
Ama-alaba batek hartu eta igo ninduten goraino. Zelako familia atsegina. Ixildu barik bidaia guztian, zelan hegaz egiten den ..., gazteak ginela autoestopean bidaiatzen genuela ta ... . Ezin eskertuagoa geratu nintzen; agurtu, parapentea hartu eta berriro airegunera.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina