Orriak

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Orduñan. Asteazkena. 2016-06-08.

GMT ordua: 12:26-13:13
Non: Orduñan.
Eguneko aurreikuspenak ez zuten bezperakoak beste prometitzen, baina probatu behar zen. Hamaiketako egin, sagar batzuk, ura, pilulak ... eta kotxera; Orduñara!



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Berriro aireratze gunea niretzat bakarrik. Kordino guztiak ondo miatuta kobra metodoaz altzatu parapentea eta airera.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.




Altuerak: 





Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 1085 m.

Igoera max.: 3 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Oso zaila bezperako baldintzarekin konpartu ezin izatea. Termikatxoak ba ziren baina ez luzeak. Erraza zen altuera mantentzea erlaitzaren inguruan ibiltzen, baina igotzea, hori beste gauza bat zen.
Lasaitasunez aurrera eta atzera ibili naiz bestelako pretentsio barik. 
Saiak ere ez nituten ikusi. Lurreratzera joatea erabaki nuenean jo nuen Birjinarantz ea bedeinkatzen ninduen aszentsiotxo batekin. Baina fede gabeko izateak, antza, holako erregaluak jaso ezin izatea dakar.

Lurreratzea:  N42º 58.666W3º 1,0565. Eskolako kanpan. Inortxo bez. Dena bilduta autoestop egitera errepidera.



Presa barik. Holako batean kotxe bat gelditu zen eta nor zen? Fili handia! Harek igo ninduen. Pintura, kotxeen iraupena, bizitza ..., hizpideak izan ziren. 

Kotxea berreskuratuta itzuli nintzen lurreratze gunera. Han zeuden Fili, Mikel, Jorge eta Orozkoko bat (orain izena gogoratzen ez duddana). Han aritu ginen bizitzari buruz luze, haizeak deitu zituen arte landako ariketak egitera. Hegalaldiondoko gozoa! Betiko moduen hantxe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina