Orriak

2016(e)ko ekainaren 25(a), larunbata

Matxitxako. Ahula 2016-06-25

GMT ordua: 14:22-14:55

Non: Matxitxakon.
Bazkaldu osteko lozorroan jausi baino lehen Tolomet App-an ikusi dut kasi-kasi  hegaz egiteko moduko haizea zegoela eta jada loak ihes egin behar izan dit. Lurgorriko landako mahai guztiak okupatuta zeuden piknikak nonnahi. 



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea suabea izan da. Lehenengo saialdian, atzez, altzatu dut eta hegala ez da jausi baina ez nau atzatu eta nahiz eta alboko piknik-ekoen animoek aurrera egiteko bultzatu hegala bota egin dut. Dudamudatan egon naiz; berriro saiatu edo dena bildu eta etxera joan. Bigarren saialdiko fenomenoa naizenez bigarren adian saiatzea erabaki dut. Luzetxo itxaron dut bolada sendoago baten zain. Azkenean etorri da eta altzatu dut, ondo kontrolatu, gerturatu labarrera, haztatu haizearen intentsitatea (txikia) eta aireratu naiz. Parapente honekin haize ahulagoekin ere irten naiteke baina gero hor dago hasierako altuera irabazteko lehia.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 



Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 415 m.

Igoera max.: 1,8 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Aireratu bezain pronto ezkerretara jo dut, labarra hazkatu guren, altuera mantentzeko. 300 m-ko altueratik behera igoera oso txikia izan da, eta kostatu zait altuera irabaztea. Labarretik gertu hegaz behar izan dut 300 m-ko altuerara heltzeko. 300 m-ko altuerara helduta ez da egon inolako problemarik altuera mantentzeko; aszendentzia nahiko zeuden.  

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Haizea iparretik zetorren eta ez oso indartsu. Itsasora joan naz altuera galtzeko eta landan kasi kasi egin behar izan dut zortzia.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina