Orriak

2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea

Matxitxako. Banaiz ez naiz aireratuko? 2016-06-19

GMT ordua: 08:20-08:39

Non: Matxitxakon.
Goizean ostarteak hasi dira agertzen. Hondino ohean etzanda nengoela ikusi dut Matxitxakoko abiadura 18 km/h-koa zela eta pentsatu dut orduak pasa ahala abiadura handiko dela eta hori izan daitekeela nire aukera. Prestatu, trepetak hartu eta ataritik atera naizenerako hodei ilun batek estaltzen zuen hein handi batean ortzia. Presak bapatean desagertu zaizkit eta Guilermorekin solasean geratu naiz 20 bat minutu: internteten bidezko erosketak, ortopedia, zapatak neurrira eginda eta Bermeotik Mundakara igeriketako proba. Kotxea hartu eta esperantza handirik gabe Matxitxakora.
Hara heldu eta erregalua! berriro moztu dute belardia! Augure ezin hobea! karkar. Itsasoko kizkurdura ez zen oso nabarmena, eukaliptuen adarrak zeozer higitzen ziren behintzat. Hortxe hortxe ibiliko gara pentsatu dut.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea oso-oso suabea izan da. Lehenengo sailadian, atzez, altzatu dut eta egala jausi ez zekidan labarrerantz aurreratu behar izan naiz. Labarraren alboan nengoela "banaiz ez naiz aireratuko? " pentsatzen geratu naiz; oso gutxi teinkatzen zuen parapenteak eta. Beste urrats pare bat emon eta baiezkoa nagusitu da eta aireratu naiz. 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 


Abiadurak:




Altuerak eta abiadurak:





Altuera max.: 300 m.

Igoera max.: 1 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Progresiboki igotzen joan naiz. Oso astiro. Igoera ez da inoiz handia izan. Mantentzen nintzela bai baina despistatu ezin nintzenaren sentsazioaz. 
Beste aldetik ere giharrak trakets sentitzen ditut, erreumagatik agian; eta altueratxo bat lortu dudanean lurreratzera joan naiz, arratsaldean edo hobeto egongo zelakoan. 

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.423' Lurreratzea bedarra moztu berrian errazagoa dela emoten du. Ondo joan da dena, kotxetik gertu izan da.

Trepetak jada kotxean, eta etxerako bueltako bidaian izan dut pentsamentua: "arratsaldean banaiz, ez naiz hegaldatuko..." .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina