GMT ordua: 15:18-15:33
Non: Matxitxakon.
Goizean hodeitsua izan da. Arratsean ostarteak nagusi direla, Tolometean ikusi dut haizearen abiadura 20ren inguruan zegoela. Trepetak hartu ta Matxitxakora. Urruneko intxaurrak bezala hara heldu ta kasik-kasik haize "pattala".
Goizean hodeitsua izan da. Arratsean ostarteak nagusi direla, Tolometean ikusi dut haizearen abiadura 20ren inguruan zegoela. Trepetak hartu ta Matxitxakora. Urruneko intxaurrak bezala hara heldu ta kasik-kasik haize "pattala".
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 15:10 | 11,1 | 289 | 16,2 | 1,5 | 9 | 17,5 | 80 | 0,0 | 800 |
| 15:20 | 11,3 | 302 | 18,7 | 2,2 | 15 | 17,8 | 79 | 0,0 | 755 |
| 15:30 | 10,2 | 304 | 14,5 | 1,5 | 11 | 17,9 | 78 | 0,0 | 687 |
Laburpena:
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Haizea oso suabea izan da. Lehenengo sailadian ez naiz atera sentitzen nuelako haizeak ez zidala eutsiko. Bigarrenean indar pixkat handiago zeukan baina, halan eta guztiz ere ahula. Pentsatu dut: " faroko bidean lurreratuko naiz ez banaiz igotzen katenariaren gainetik" eta atera naiz.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 220 m.
Igoera max.: 1 m/s
Sentsazioa airean: Sopelako estiloan hazkatzen ibili beharko nintzela argi izan dut hasieratik. Aireratze-gunetik eskumatara dauden eukaliptusen adaburuko hosto bat ere ez zen higitzen. Talaieru-etxepeko telekomunikazio-etxolarantz jo dut eta hantxe aritu naiz aurrera eta atzera, hazkatzen, zegoen haize apurrak irauten zuen bitartean. Baneukan pentsatuta non lurreratu; neguko suteak oteez"garbitu" duen ordokitxo batean, etxolaren aurrean eta eskumatara.
Trapua bildu eta etxolaren atzeko aldera joan naiz, plegatzera. Gero kotxera; eta bidean parapentean hasi nintzeneko garaiak gogora etorri zaizkit; Sopelako arratsalde haiek ... itsasoko urgainean eguzki izpiz estalita eta gogoa pozez gainezka.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina