Non: Matxitxako, Gaztelugatxeko Doniene, Bakio.
Ver mapa más grande
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Etxetik irtetean jartzen ari zen ondo haizea, bai intentsitatez bai norabidez. Norabide horrekin Bakiora joatea erraza da eta. Aspaldian Bakioko hondartzan lurreratu barik nengoen eta gogoa neukan.
.
Aireratzea: N43 26.821 W2 45.477, 207 m.ko altueran. Lehenengo sailadian eta korrika altzatu behar izan dut. Haizea ez da ondo sartzen aireratze gunean eta.
Bezperan saiatu nintzen irteten baina ezin izan nuen ezer egin, bedarra moztuta egoan eta hondarrak bildu barik. Ondorioa: eten gabe korapilatzen ziren kordinoak adartxoekin
Airean kumuloak ikusten ziren, oso golosoak!!
Laburpena.
Ibilbidea:
Altuerak:
Abiadurak:
Abiadurak eta altuerak batera.
Hegalaldiaren datu guztiak: Sakatu hemen
Altuera max.: 604 m
Igoera max.: 2 m/s
Sentsazioa airean: Haizea aurrez aurre egon zen labarrarekiko, beraz oso atsegina. Erraza zen Gaztelugatxeko aldera pasatzea, Ermuko errotorra ez baitzegoen.
Aszendentziak errazak hodeien azpian eta labarrean.
&00 m-ko altuera harrapatu eta Bakiorantza joan naz. Problema barik Bakioz beste aldeko labarrera heltzeko. Hantxe buelta batzuk eta Bakioko hondartzara.
Une horretan haizea hasi zen gogortzen.
Hondartza ondoko bi etxe altuenetan "ladera" egiten zen. Marea nahikoa altu zegoen eta surfero mordoa uretan.
Lurreratzea ondo, arean, suabe suabe, Sopelako garaiak gogoratzen. .
Ortzea: Kumuloak egon dira denbora guztian, kumulo politak eta ostarteak, gozada bat, egia esan. Hodeien oinarriaren altuera 700 m-ko altueran (?).
Lurreratzea: Bakioko hondartzan, ikurrinek markatzen zuten haizearen noranzkoa. Lurreratzeko hondartza aurreko etxeetatik separatu behar izan naiz, ladera baitzegoen eta. Lurreratze gunea( N43 25.816 W2 48.227; altuera 1 m).
Autobusez bueltatzea pentsatzen nuen baina Bizkaibusek nahastu ninduen: Bi iragarki taulatan (bata bestetik 3 m-ra) bi ordutegi diferente. Batean zerbitzua 20:45 arte zen eta bestean 18:45 arte. Dena bildu dudanean 20:00 zirenez eta Bizkaibusez fidatzen ez nintzenez autostop egiten jarri naiz. Eta 2.ean, barregure emoten duten zigarrotxo horietako bat eskuan zuela tipo ezin majoago batek kotxea gelditu eta elkarrizketa atsegina emoteaz gain nire kotxeraino eraman nau. Hau da hau bizimodue!!! Eta ez dadila inoiz buka!!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina