GMT ordua: 15:57-17:07
Non: Matxitxako.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 571 m
Igoera max.: 2 m/s
Sentsazioa airean: Haizea aurrez aurre zetorren labarrarekiko eta Donieneko kalara pasatzeak erraza zirudien. Hala zen; altuera erraz lortu eta Ermuko lepoa baju geratzen zen; beraz, ez zegoen inolako problemarik Donieneko kalara pasatzeko. Hodeiek aszendentzia zekarten eta ez zegoen mogimentu handirik. Hegalaldi barea izan zen.
Etxetik Matxitxakora nindoala Mundaka partetik igarotzean Antzora gainean parapente bi ikusi nuen. Altura potita zeukaten; iparrari begira zeuden. Kotxea martxan eta ez nien ondo erreparatu zer egiten zuten; igo, biratu edo zer, baina inbidia puntua eman zidatzen. Horrek berretsi zidan baldintza egokiak zirela hegalaldi gozo eta atsegina izateko. Eta halan izan zen. Bi aldiz pasatu nintzen Donieneko kalara eta Matxitxako farotik ere.
Burgoako antena aurretik eta goitik ibili nintzen batean tendaldia izan nuen Bermeoko aldera joateko, haizea poparean, eta kanpo santuko alboko landan lurreatu; baina gero kotxearen bila joan beharrak eta hurrego eguna lan-eguna izateak burutik kendu zidaten ideia. Erraza izan zitekeen!!!
Goian hotza nabaritu nuen eskuetan eta ordutxoa eginda lurreratzea erabaki nuen. Altuera galtzen nuen bitartean azken begiradak Villano irlarantz eta Ogoñoraz. Begiak bete irudiz eta argiz jo nuen lurreratzera.

Ortzea: Hodeiak Oiz aldean eta gailurraren gainetik zihoazen, eta Solube eta Jatatik ere baina hantxe, labarrean, bajuago zetozen, nire irudiko. Kumuluak ziren, urrundik batzuk forma piramidala zeukaten eta nabaritzen zen aszendentzia zeukatela. Batzuen azpitik ibili nintzen eta tentazioa izan nuen Bermeo aldeara joateko. Hodeien artean zerua urdin garbia. Ederra!
Lurreratzea: Belarriak jarrita jo nuen lurreratzeko gunera. Ondo, betiko landan. Parapenteari utzi nion ibiltzen eta dotore hartu nuen.
Landako belar luzeak ia-ia erabat estalita, parapentea tolestatzen ari nitzela gogora etorri zitzaizkidan Jesus (nire lehenengo hegaz monitorea), Juan SinMiedo eta Carlos: Itzela da hegaz egitea. N43 26.798 W2 45.455, 214 m-ko altueran.
Hurrengo hegalaldia gero eta gertuago!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina