Orriak

2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

2014-05-11. Matxitxako, siesta ondoren.

GMT ordua: 15:59-16:39

Non: Matxitxako.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena:


Aireratzea: N43 26.818 W2 45.476, 210 m.ko altueran. Leku horretan haizea ez da sartu eta gainera ezkerretik zetorren gaur. Erabaki dut aurreruntz ateratzea; ez zen haizea behearen gainearen mailan sartzen eta, eta suposatu dut metro batzuk gorago egongo zela. Atzeratu zait bela baina itxaron dot eta igo da. Hasieran eskumatara desbideratu zait baina kargatu dut pisua eta lepoa ezkerrean eta nire gainera etorarrazi dut bela. Korrika hastean ezkerretara joan zait baina kontrolatu dut. Ez zegoen aszendentzia handirik eta ia-ia labarreraino joan behar izan dut. 



Ibilbidea: 


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


Altuerak: 





Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 346 m

Igoera max.: 1,5 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Ezkerretik gurutzatua zetorrela haizea jakin dot, beraz Matxitxakoko farotik aireratze-guneraino baino ez neukan aszendentzia segurua. Hodeiak zetozen mendebaldetik eta zeozer aprobetxatu dut. Bertan altuera ez zeukaten oso handia baina Oiz mendiaren eta Jataren bertikalean hodeiak gorago zeuden . Ezin izan dut Aketxeko kalara heldu, handik zetorren haizea eta. Bueltaka ibili naiz suabe-suabe eta amaieran sentitu dut haizearen abiadura asko bajatu dela eta ez dut arriskurik hartu gura eta lurreratzera jo dut.

Ortzea:  Hodei bajuak .

Lurreratzea: Ondo, betiko landan. Gehiago utzi behar nion belari korritzen eta erretenitu dut lar. Problema barik halan da guztiz. N43 26.805 W2 45.446, 222 m-ko altueran.

Hurrengoan gehiago eta hobeto!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina